Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Lehen saioa (2022/2023)
Haurren Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo de Infancia
Kontseiluaren 2022/2023 ikasturteko lehen saioa, eratzeko saioa. Bertan Iñigo Hernando Arriandiaga Alkatea eta Olaia Parra Mezo Parte-hartze eta Gardentasun zinegotzia izango dira.
Saioaren dinamika
Harrera eta jolasak [ 10:00 - 11:00]
Torrezabal aurrean elkartuko gara. Kontseilua zer den azalduko da eta, honen ondoren, jolas batzuk egingo ditugu "izotza apurtzeko"
Atsedena [ 11:00 - 11:15]
Visita del Alcalde [ 11:15 - 11:30]
Kontseiluaren lana [ 11:30 - 12:00]
Bileraren kronika
Kontseiluaren joan den ikasturteko azken saioan, ikasturteari amaiera emateko, LH4ko ikasleei rol bat egokitu zitzaien: Kontseiluaren hurrengo ikasturteko lehenengo saioan postariarena egitea, alegia. Bisera bat jantzi eta dotore apaindutako kutxa bat LH4ko ikasle berriei emateko eskatu zitzaien, kide berriei harrera egiteko. Saio hartan LH4ko ikasleek biserak apaindu zituzen eta LH5eko ikasleek kutxak, eta barruan, bai LH4ko zein LH5eko ikasleek mezu positibo bat sartu zuten: haien esperientzia zein izan zen azalduz, aholku bat, Haurren Kontseilua zer den,... bakoitzak nahi izan zuena.
Gaurko saioan aurreko urteko kutxak zabaldu dituzte eta momentu benetan politak eta bereziak sortu dira haurren artean. Animozko mezu asko jaso dituzte, proposamen asko egiteko gonbidapen bereziarekin. Lehenengo zatia bukatzeko, LH5ko umeak (postariak izan direnak kutxa ematerakoan), euren esperientzia konpartitu dute ikasle berriekin eta aurreko urtean egindako proposamen eta esperientziaren inguruan aritu dira.
Atsedenaren ondoren, Iñigo, Alkatea eta Olaia, Zinegotzia, etorri dira bisitan. Aurreko urteko esperientziaren inguruan aritu dira umeekin eta proposamen batzuk mahaigaineratu dituzte umeek:
- Gandasegi eskolako parkea konpontzeko (aspaldi daramate parke barik).
- Herriko jolas guneak inklusiboagoak egiteko proposamen zehatza. Ez daude mahaiak eta jolasak aulkidun gurpilan dauden umeentzat. Ume batek adibide zehatzak jarri ditu. Argazkian agertzen den antzeko gauza proposatzen da.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...