Zinema kalean
#galdakaONpartehartu Udako kaleko zinema
About this process
Aurreko bi urteetan bezala, udako zinema uztailean iritsiko da Urreta LH ikastetxeko patiora, baina aurten Galdakaoko herritarrek aukera izango dute ikusi nahi dituzten filmak hautatzeko, aurkezten den zerrendako filmen artean
Proiekzioak ostegunetan egingo dira, uztailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an.
Bi proiekzio izango dira egun bakoitzean. Lehenengoa, arratsaldeko 18:00etan, haurrei zuzenduta izango da. Udalak nahi du haurrei zuzendutako lau filmetatik bat gutxienez euskaraz izatea.
Bigarren proiekzioa, arratsaldeko 20:00etan izango da, eta familiarrei edo nagusiagoei zuzenduta. Udalak ziurtatu nahi du lau filmetako bat gutxienez euskaraz proiektatuko dela.
Aukeraketa plataforma honen bidez egingo da.
Nola egingo da hautaketa?
Pelikula guztiak bi bozketa-multzotan banatu dira "Proposamenak, familiarentzako zinema" eta "Proposamenak, haurrentzako zinema". Multzo bakoitzean gutxienez bat (1) eta gehienez lau (4) proposameni eman ahal zaie babesa.
Haurrentzako pelikulen kasuan, babesen zenbaketa egin ondoren, babes gehien lortu dituzten euskarazko bi filmak aukeratuko dira. Hortik aurrera, babes gehien lortu dituzten beste bi filmak aukeratuko dira.
Familiarentzako pelikulen kasuan, babesak zenbatu eta, lehenengo, babes gehien lortu dituen euskarazko filma aukeratuko da. Hortik aurrera, babes gehien lortu dituzten hirurak aukeratuko dira.
Partekatu: