Santakurtzak 2024ko kontzertuak 🎸
#galdakaONpartehartu Santakurtzak 2024ko lau kontzertu erabakitzeko prozesua
Prozesuaren faseak
-
115/03/2024 - 25/03/2024
Proposamenak
Galdakaoztarren proposamenak jasoko dira, plataformaren bidez edo paperez. Paperez egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da hurrengo lekuetan jarritako hautestontzietako batera hurbiltzea. Bertan txantiloi erraz bat egongo da, eta, proposamenekin bete ondoren, hautestontzian sartu beharko da.
Hautestontziak honako toki hauetan jarriko dira:
- Torrezabal Kultur Etxea.
- Aperribai Liburutegia.
- Urreta polikiroldegia.
- Udaletxea.
Halaber, martxoaren 18an, astelehena, Iturrondo plazan mahai eta ordenagailu bat jarriko dira proposamenak zuzenean plataforman sartu ahal izateko. Pertsona baten laguntza egongo da.
-
201/04/2024 - 19/04/2024
Proposamenen balorazio teknikoa
Balorazio teknikoa egiteko irizpideak. Proposamenak honako irizpide hauei jarraiki aztertuko dira:
- Kontzertuetan emakumeen presentzia bermatzea ezinbestekoa (4 kontzertutik 2tan gutxienez). Presentzia esanguratsua izan behar da: hau da, edo kualitatiboki presentzia nabaria delako (abeslaria) edo kuantitatiboki taldekideen erdia baino gehiago direlako.
- Aurrekontura egokitzea: guztira 80.000 € (BEZ barne) eta ez da onartuko 50.000 €tik gorako kostua duen talderik (BEZ barne).
- Ardantzako agertokian jotzera egokitzea. Taldearen behar teknikoak Galdakaoko behar teknikoetara egokitzea.
- Musika estiloen aniztasun.
- Euskarazko musikaren presentzia nabaria izan behar da (4 kontzertuetatik 2tan gutxienez).
-
320/04/2024 - 25/04/2024
Proposamenak bozketarako antolatu
Apirilaren 22ko Jai Batzordearen bileran erabakiko da zein proposamen pasatuko diren bozketa fasera. Egun bakoitzeko hiru aukera emango dira.
Honako irizpideak hartuko dira aintzat:
- Emakumeen presentzia bermatzea.
- Euskararen presentzia bermatzea.
- Estiloa.
- Aurrekontua egokitzea.
-
426/04/2024 - 08/05/2024
Bozketa
Galdakaon erroldatutako 16 urtetik gorako auzokideek eman ahal izango dute botoa.
Plataformaren bidez edo paperez eman ahal izango da botoa. Paperez egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da hurrengo lekuetan jarritako hautestontzietako batera hurbiltzea. Bertan bozketa orria egongo da, eta, bete ondoren, hautestontzian sartu beharko da.
- Torrezabal Kultur Etxea.
- Aperribai Liburutegia.
- Urreta polikiroldegia.
- Udaletxea.
-
515/05/2024 - ?
Emaitzak
Prozesuaren emaitza aurkeztuko da.