Pregoilariaren hautaketa Santakurtzak 2024
2024ko Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko parte-hartze prozesua
About this process
Urtero lez, Galdakaoko herriak aukeratuko ditu jaietako pregoilaria eta txupineroa.
Pregoilariaren aukeraketa Galdakaoko herri galdeketa bidez egingo da. Nahi duen orok prozesuan parte har dezake. Sartu hemen nola parte hartu jakiteko.
Txupineroaren aukeraketa zozketa bidez egingo da Santakurtzetako kuadrilla txapelketan parte hartu duten kuadrillen artean.
Zozketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak:
- Azken 3 urteetan Santakurtzetako kuadrilla txapelketan eta azken urtean 6 frogatan gutxienez parte hartu izana.
- Behin txupineroa izan den kuadrillak ezingo du berriro txupineroa izan.
Behin kuadrilla irabazlea zehaztuta dagoela, balkoira irtengo den pertsona baldintza hauekin aukeratu beharko da:
Pregoilariak baldintzatuko du txupineroaren generoa, hau da:
- Pregoilaria gizona bada, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupineroa emakume edo ez-binarioa proposatuko du.
- Pregoilaria emakumea bada, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupineroa gizona, emakumea edo ez-binarioa proposatuko du.
- Pregoilaria ez-binarioa bada, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupineroa nahi duen generoko pertsona proposatuko du.
Pregoilaria elkartea bada:
- Emakume batek ordezkatua, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinero gizona, emakumea edo ez-binarioa proposatuko du.
- Gizon batek ordezkatua, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera emakumea proposatuko du.
- Pertsona ez-binarioak ordezkatua, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera nahi duen generoko pertsona proposatuko du.
Eman babesa proposamen bati Ikusi dena ("16")
-
Sortze-data
11/06/2024 -
- 0
-
Sortze-data
11/06/2024 -
- 0
-
Sortze-data
11/06/2024 -
- 0
-
Sortze-data
30/05/2024 -
- 0
Partekatu: