Pregoilariaren hautaketa Santakurtzak 2023
Santakurtzak '23ko pregoilaria aukeratzeko parte-hartze prozesua
Prozesuaren faseak
-
101/06/2023 - 06/06/2023
Hautagaien aurkezpena
Fase honetan hautagaiak aurkeztu ahal izango dira. Nork bere burua proposatu ahal du, baita beste pertsona edo erakunde batzuen hautagaitza ere.
Hautagaiak parte-hartze plataformaren bitartez edo honako toki hauetan jarriko diren kutxatiletan proposamen-orriak sartuz egin ahal izango dira:
- Torrezabal Kultur Etxea
- Urreta Kirlodegian
- Udaletxean
- Aperribaiko liburutegian
Hautagaiak pertsonak, elkarteak edo kolektiboak izan daitezke.
Haurren Kontseiluaren ekainaren 7ko saioan hautagaiak ere proposatuko dira.
Jaietako eta kultur ekintza guztietan sexuan oinarritutako diskriminazio oro saihesteko, eta emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izango dela sustatzeko, Jai-batzordeak eta Udalak berak proposamenak ere egin ahal izango dituzte. Proposamen hauek bigarren fasera, hau da, herri botazioaren fasera gehituko dira, behar izanez gero.
-
207/06/2023 - 15/06/2023
Hautagaitza guztien egiaztapena
Hautagai zerrenda jaso eta Kultur Arloak eta Berdintasun Arloak aztertuko dute honako irizpideen arabera:
- Aukeren bideragarritasuna.
- Hautagaitzak euren oinarri, estatutu, funtzionamendu, jarrera edo adierazpenak diskriminatzaileak diren. Horrela balitz, baztertuak izango dira.
- Hautagaitzak ezin izango dira errepikatu bost urtetan.
- Pregoilariak pregoia euskaraz emateko duen gaitasuna bermatuko da.
-
316/06/2023 - 02/07/2023
Bozketa
Hautagaiak parte-hartze plataformaren bitartez edo honako toki hauetan jarriko diren kutxatiletan babesak emateko orriak sartuz aukeratu ahal izango dira:
- Torrezabal Kultur Etxea
- Urreta Kirlodegian
- Udaletxean
- Aperribaiko liburutegian
Fase honetan hautagairik gogokoenari eman ahal izango zaio babesa. Plataformaren bitartez bozkatzeko, plataforman erregistratu behar da. Bai plataformaren bidez (*) bai paperez botoa emateko, jaioteguna eta nortasun agiria eman behar dira, Galdakaon erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea egiaztatzeko.
(*) Plataformari datu hauek aurretik eman badizkiozu ez dizkizu berriro eskatuko.