Pregoilariaren hautaketa Santakurtzak 2022
Santakurtzak '22ko pregoilaria aukeratzeko parte-hartze prozesua
About this process
Urtero lez, 2022an ere Galdakaoko herritarrek eta elkarteek aukeratuko dute jaietako pregoilaria eta txupineroa.
Pregoilariaren aukeraketa Galdakaoko herri galdeketa bidez egingo da. Lehen fasean proposamenak egin ahal izango dira (pertsona bakoitzak 3 proposamen gehienez) eta bigarren fasean proposamen bideragarriak bozkatuko dira (boto bat pertsonako).
Txupineroa azkeneko jaietan parte hartu zuten kuadrillatako bat izango da eta Jai Batzordea osatzen duten elkarteek proposatu eta aukeratuko dute.
Pregoilariak baldintzatuko du txupinera aukeraketa genero arloan, hau da:
- Pregoilaria gizona bada, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera emakume proposatuko du.
- Pregoilaria emakumea bada, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera gizona proposatuko du.
- Pregoilaria ez-binarioa bada, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera nahi duen generoko pertsona proposatuko du.
- Pregoilaria elkarte bada:
Emakume batek ordezkatua, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinero gizona proposatuko du.
Gizon batek ordezkatua, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera emakumea proposatuko du.
Pertsona ez-binarioak ordezkatua, Jai Batzordeak aukeratzen duen kuadrillak txupinera nahi duen generoko pertsona proposatuko du.
Partekatu: