Parte-hartze ordenantza
#galdakaONpartehartu Parte-hartze ordenantza egiteko parte-hartze prozesua
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, herri-galdeketa bat bideratu da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Bertan jaso da zer iritzi duten etorkizuneko arauak eragin ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek duten iritzia eskatuko zaie ondoko puntu hauei buruz:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
- Arauaren helburuak.
- Konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
Galdakaoko Udalak aurretiazko herri-galdeketa hau abiarazi du, gai honetan interesa duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek ekarpenak aurkez ditzaten ekainaren 17ra arte (barne).