Haurreskola
Lehendakari Agirre Plazako Haurreskola handitzeko proiektua
About this process
Prozesuaren helburua Lehendakari Agirreko Plazako haurreskola handitzeko modurik egokiena zein den erabakitzea da
Galdakaok 4 haurreskola ditu gaur egun, bat Usansolon, beste bat Olabarrietan eta bi Kurtzean. Aurreko legealdian, Lehendakari Agirre plazan haurreskola berria eraikitzeko proiektua eta exekuzioa jarri zen abian. Horren helburua Bizkaiko haurreskola ixtea zen, eta inguruko haur guztiei haurreskola berri horretan lekua ematea.
Hala ere, instalazio horiek eraikitzeko erabili zen matrikulazio-aurreikuspena ez zetorren bat errealitatearekin. Horren ondorioz, bi instalazioak irekita eduki behar izan dira, haurreskola berrian ezin baitira haur guztiak sartu. Hori da orain dagoen arazorik handiena, zerbitzu bera emateko bi egitura irekita mantentzeak dakarren kostu bikoitza. Lokal berri horrek, gainera, gabeziak ditu hasieratik.
Udal Gobernu berriak, legegintzaldi hasieran bere ekintza programan “100 neurri eta Gero bat denontzat” Gobernu Plana aurkeztu zuen. Kasu honetan 35. puntuan “Haurreskolako plazak handitu” dauka helburutzat.
Horretarako, 2020ko urrian zehar gaiarekin zuzenki lotutako hainbat kolektiborekin harremanak sortu dira. Honela, modu parte-hartzailean Hhurreskolaren etorkizunaren prozesua martxan jartzeko.
Prozesuan honakoek parte hartu ahal izan dute:
- Plaza inguruko ostalari eta merkatariak.
- Haurreskolako koordinatzaile eta irakasleak.
- Haurreskolako guraso elkartea/gurasoak.
- Auzokideak
- Edozein herritarrek
Honako hauek izan dira aztertu diren aukera desberdinak:
- Egungo egoerari eustea
- Haurreskola berria handitzea
- Haurreskola berri bat eraikitzea eta egungoa birmoldatzea
Bilerak - Azken bilerak Ikusi denak (2)
Ikusi denak (2)Aukeratutako proposamena Ikusi dena ("1")
-
Sortze-data
04/01/2022 -
- 0
Partekatu: