Euskara Plana
Galdakaon euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko AROA marko estrategikoa zehazteko prozesua
About this process
Galdakaon Euskara Sustatzeko Ekintza Plana
Galdakaoko udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana abian jarri nahi du. Eusko Jaurlaritzak ezarri berri duen Aroa markoaren barruan egingo da lanketa eta plana hurrengo epealdirako litzateke: 2024-2034.
Prozesu hau abian jartzeko herritarrekin bideratutakoa izango da eta, horrez gain, udaleko eragileak, teknikari arduradunak eta arduradun politikoen inplikazioa bilatzen du. Prozesua 2024ko otsailean jarriko da martxan eta maiatzerako amaituta izatea aurreikusten dugu.
Prozesuaren xedea honako hau da:
- Galdakaoko udalak herri mailan euskararen erabilera sustatzeko NORABIDEA, bisioa, misioa eta erronkak zehaztea herritarrekin eta bere gizartea osatzen duten sektoreekin adostutakoa eta konpartitutakoa.
- Datozen 10 urtetarako plana modu egokian kudeatuko duen eredua zehaztea, udaleko eragileek zein herritarrek osatutako egiturak osatzea eta funtzionamendurako irizpideak zehaztea.
Partekatu: