Euskara Plana
Galdakaon euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko AROA marko estrategikoa zehazteko prozesua
Lehen lan batzarra
15 lagun
♀️ 5 / ♂️ 10
Hauxe da gai zerrenda:
- Egindako ibilbidearen eta diagnostikoaren emaitzak
- 10 urte barruko egoeraren definizioa
- Esparru lehenetsiak
- Helburu, ekintza eta estrategien diseinua
Bileraren kronika
Galdakaoko Udala euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko Marko Estrategikoa (AROA) diseinatzen ari da. Planak Galdakaoko gizartearen beharrei erantzun nahi die eta gizartea eraldatzeko tresna izan nahi du, euskararen ekosistema osoan eragina izan dezaketen erronkak definituz eta bere eginez, euskararen hizkuntza komunitatea zabaltzeko eta ahalduntzeko bidean.
Hori horrela, maiatzaren 9ko aurrez aurreko lan-batzarrean Planaren arrimuan egindako esku-hartzeen nondik norakoen berri eman zen: aurreko Planaren balorazioa, indarguneak eta ahuleziak, otsaila-martxoan egindako galdetegiaren datu nagusiak, datu estatistiko orokorrak, eragin beharreko arlo eta esparruak…
Orain arteko ibilbidearen berri eman ostean bertaratuak galdera baten bueltan aritu ziren: oinak lurrean direla, zein da euskaren egoeraren gainean egiten dugun aurreikuspena Galdakaon?
Hausnarketan laguntzeko gaiak:
- Euskararen transmisioa ziurtatuta dago.
- Euskal hiztun aktibo gehiago ditugu gizarte esparru guztietan.
- Ezagutzaren unibertsalizazioan aurrerapausoak eman dira.
- Euskaratik urrun zeuden herritarrak zein gurera iristen ari diren herritarrak euskarara hurbiltzen ari dira.
- Gizartean behar handienak dituzten herritarrei behar bezalako babes, laguntza eta erraztasunak ematen zaizkie, eta euskara haiena ere badela sentitzen dute.
- Euskaraz bizitzeko aukera zabalagoak daude; babesgune gehiago ditugu.
- Arnasguneen beheranzko joera eten egin da.
- Euskarak eta euskal kulturak prestigio handiagoa dute.
- Ingurune digitalean euskarazko edukien eskaintza eta kontsumoa hazi egin da.
Bertan egindako hausnarketa Udala ontzen ari den Plan Berrian txertatuko da eta maiatzaren 23an aurkeztuko da, Agurne Gaubekaren hitzaldiarekin batera.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...