Auzotik Galdakao. 6 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Berezikoetxe eta Zabalea.
Tailer irekia. Gure auzoen beharrizanak
Galdakaoko Udala, Wikitoki, Zabaleako auzokideen elkartea eta eremuko zenbait auzokide / Ayuntamiento de Galdakao, Wikitoki, Asociación de vecinos y vecinas de Zabalea y vecinos y vecinas de la zona
♀️ 5 / ♂️ 5
🗣️ %10 euskaraz / %90 gazteleraz
Tailer honetan gure auzoen beharrizanak identifikatzen saiatu gara. Tailer hau Wikitokik dinamizatu du.
Bileraren kronika
SARRERA
Aurkezpenen eta saioari hasiera eman aurretik, inkesta banakako hausnarketa-ariketa gisa betetzeko eskatu zaie bertaratuei.
Inkestak bete ondoren, tailerra hasi da.
Talde teknikoa aurkeztu da: Parte-hartze eta Gardentasun teknikaria (Unai) eta diagnostikoarekin lotutako zereginez arduratzen den Wikitokiko taldeko pertsonak (Thais, Jordi eta Imanol).
Parte-hartze teknikariak bilera azaldu du Berezikoetxe eta Zabalea auzoak biltzen dituen 6. eremurako lau urteko jarduera-estrategia lantzeko partaidetza-prozesu baten barruan dagoela bilkura.
Azaldu du, halaber, saioaren helburua eremuko auzoen premien inguruan eztabaida sortzea dela, eta informazioa biltzeko erabiliko diren beste teknika batzuk osatzen dituen jarduera dela.
Partaide batek esan du aurretik ere egin izan direla honelako diagnostikoak. Udaleko ordezkariak erantzun du diagnostiko hau egiten hasi aurretik informazioa bilatu dela eta aurkitu diren zenbait sektore-diagnostiko aztertzen ari direla (esaterako, kanpo jatorriko pertsonen egoerarena edo pertsona nagusien bakardadearena), baina ez duela aurkitu zeharkako diagnostikorik.
Halaber, eremuko auzo guztietako ordezkariak ez daudela nabarmendu da. Ohartarazi da horren informazio hutsunea sor dezakeela.
Aurkezpen-erronda bat hasi da, eta bertaratutakoei eskatu zaie beren izena eta auzoa hitz batekin definitzeko. Besteak beste, “lasaitasuna”, “bizitegi-auzoa”, “aparkalekua”, “okerrera egin du” edo oso ondo bezalako hitzak entzun dira.
TALDE-LANA
Wikitokiko taldeak hurrengo jarduera azaldu du: hiru taldetan lan egitea proposatu da. Talde horietako bakoitzak estrategiak izango dituen hiru ardatz estrategikoetako bat landuko du, gobernu-planaren ardatz estrategikoekin bat datozenak, gainera: oparo bizi, osasuntsu bizi eta eroso bizi.
Ardatz horietako bakoitzak hainbat gai biltzen ditu:
- Oparo bizi: kultura-jarduerak eta -eskaintza, euskara, asoziazionismoa, adinekoak, kultura-aniztasuna, ekonomia eta kontsumoa, parte-hartzea eta gizarte-kohesioa.
- Osasuntsu bizi: ingurumena, paisaia, klima, garbitasuna eta osasungarritasuna eta jarduera osasungarria.
- Eroso bizi: hiri-altzariak, irisgarritasuna, mantentze-lanak, hirigintza eta etxebizitza.
Parte-hartzaileei taldea beren interesen arabera hautatzeko eskatu zaie.
Pertsona bakoitza dagokion taldean kokatu ondoren, lanari ekin zaio; hau da, beharrizanak planoan identifkatu eta erantsitako koadro batean horiek azaldu. Era berean, "hodei" batean, ukiezinak izateagatik mapan koka ezin daitezkeen beharrak identifikatzeko eskatu zaie.
EKITALDIAREN LABURPENA
Jarraian, taldeetan jasotako zenbait gairen zerrenda aurkezten da:
- Eremuko zati batzuek aldapa asko dituzte eta horrek pertsona askoren mugikortasuna zailtzen du. Desnibelek garrantzi handiagoa hartzen dute kontuan hartzen bada eguneroko erosketa askotan goiko aldeetako bizilagunek behealdera joan behar dutela.
- Irisgarritasunarekin lotuta, Udalak berak oztopoak jartzen ditu atari batzuk zero kotara jaisteko, eta horrek etxebizitzen irisgarritasuna erraztuko luke.
- Ez dago hiri-ibilbideekin integratutako pasealekurik.
- Ez dago aisiarako eta kirolerako aire zabaleko espaziorik, aldi berean topagune gisa funtzionatzen duenik.
- Zabalea, Simon Linaza eta Loiolako S. Inazio kaleetan zirkulazioarekin arazoak daude (adibidez, bi norabidetakoa zena norabide bakarrekoa bihurtzean, orain arazoak egongo lirateke suhiltzaileena bezalako tamaina handiko kamioiak sartzeko). Horrek nahasmena eta segurtasun eza sortzen du, ikuspen txikia dagoen egun euritsuetan adibidez.
- Hozkailu solidarioaren eta elikagaien bankuaren proiektua. Ekimen honek jendetza erakartzen du eta ibilgailu-pilaketak sortzen dira. Horrek eragin negatiboa du, ez baitago zama-lanetarako eremurik bilketa-lanetarako. Baina badu beste ondorio bat ere: "elkarri bizkarra emanda bizi diren munduak" daudela agerian uztea. Auzoa kohesionatzeko beharra agertzen da, gizarte-kohesioa hobetzeko kulturartekotasunaren klabean lan egiteko beharra.
- Igogailurik gabeko eraikin asko daude (datu hori egiaztatu beharko litzateke estatistika ofizialetan).
- Garaje gisa erabiltzen diren lonja batzuen problematika (Etxeburu gunea)
- Zoladura eta plazak mantentzeko arazo batzuk.
- Karga eta deskarga guneak, ulertzen ez diren lekuetan, adibidez, Ertzaintzaren komisariaren albo batean.
- Zerbitzu gutxiko gunea. Kutxazain gutxi, zerbitzu publiko gutxi...
- Monica Lekunberri parkea. Ez du ez jarduerarik ez bizitzarik. Haren erabilera birpentsatzea proposatzen da.
- Ez da eremu kohesionatua. Ez dago auzo-bizitza handirik. Bizitegi-eremu bihurtzeko arriskua.
- Lonja itxiak, ehun komertziala eta horrek dakarren gizarte-bizitza falta dira.
- Eremua inguratzen duten bidegorriek ez dute loturarik eremuarekin berarekin.
- Ez dago oinezko konexiorik 6. eremuko etxebizitza-eremuaren eta industrialdearen artean, adibidez, BM supermerkaturantz.
- Jende asko dabil paseoan N634 errepidearen inguruan, baina ez dago horretarako prestatuta. Jendea bazterbidetik doa.
- Jezarleku gutxiko eremuak (adibidez, Loiolako San Inazio)
- Galdabus ez da goialdeetatik igarotzen, eta horrek asko erraztuko luke erdigunera, kiroldegira eta abarretara iristea.
- Lapurdi inguruak irisgarritasuna behar du, agian eskailera mekanikoa.
- Jarduera kultural pixka bat falta da.
- Herrian ez dago bizitza egiteko kulturarik (Galdakao osoan).
- Argiztapen orokor txarra inguruan, bereziki Someran eta Zabalean.
- Obrak egiten dira, baina inguruko eremuak amaitu gabe geratzen dira.
ITXIERA
Parte-hartze teknikariak berriro eskertu du taldearen lana, eta azaldu du hurrengo urratsak deriba egitea eta diagnostikoa informazio guztiarekin amaitzea izango direla. Ondoren, ondorioak aurkeztuko dira eta jarduketa-estrategia lantzean datzan proiektuaren 2. faseari ekingo zaio.
Gogorarazi du urtean 140.000 € bideratuko direla eremu horretako estrategiara.
Bilkura amaitutzat eman da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...