Auzotik Galdakao. 5 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane.
Joan den azaroaren 23an, "deriba" izeneko jarduera egin zen Auzotik Galdakao proiektuko 3. eta 5. eremuetan. Deriba ibilaldi bat da, proiektuan definitutako eremu bakoitza osatzen duten auzoetatik. Aldez aurretik, egin beharreko ibilbideak diseinatu ziren talde motorren laguntzarekin, eta gelditzea beharrezkotzat jotzen zen puntuak identifikatu ziren. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek haien auzoetann antzematen dituzten beharrei buruz hitz egin dute, eta hori guztia, informazio grafikoarekin batera, talde teknikoak erregistratu du, ondoren aztertzeko.
24 bizilagunek parte hartu dute deriba ha...
Irakurri gehiago
Gaur Auzotik Galdakao proiektua 3., 4., 5., eta 6. eremuetan aurrera eramateaz arduratuko den talde teknikoa bildu da. Taldekide bakoitzak proiektu honetan duen zeregina aurkeztu du eta, horren ondoren, zereginen sekuentzia logikoa eta kronograma adostu dira.
Orain, talde eragileak berriro ere biltzeari ekingo zaio, datorren astetik aurrera.
Oporren etenaldiaren ondoren, irailean zehar Parte-hartze eta Gardentasun Arloa lanean aritu da talde eragileari eta arloari berari 5. eremuko diagnostikoaren lanak egiten eta estrategia idazten lagunduko duen talde teknikoa osatzeko.
Diagnostikoari dagokionez, Wikitoki kontratatu da, gizarte-ikerketan eskarmentu handia duen erakundea.
Prozesua dinamizatzeko, aldiz, Hiritik At-en laguntza izango dugu bide-lagun. Honek ezagutza praktiko handia du parte-hartze prozesuen esparruan.
Nerabeen parte-hartzea sustatzeko prozesurako Argizai kontratatu da. Erakunde galdakaoztar honen herria ondo ezagutzeaz...
Irakurri gehiago