Auzotik Galdakao. 5 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane.
1. tailerra. 5 eremua
Galdakaoko udaleko Parte-hartze teknikaria / Parte-hartze zinegotzia / Gu Dendari / Tximelarreko auzokide elkartea / Hainbat auzkide
Técnico de Participación del Ayuntamiento de Galdakao / Concejala de Participación / Gudendari / Asociación de vecinos y vecinas de Tximelarre / Vecinos y vecinas
♂️ 12 / ♀️ 10
Haurren zaintza zerbitzua
10 urtetik beherako haurrak zaintzeko zerbitzuaBehar bereziak dituzten partaideentzako zerbitzua
Zeinu-hizkuntza itzulpen zerbitzua, maila kognitiboko aniztasun funtzionala dutenentzako laguntza, etab.Tailer honetan prozesua azaldu eta pertsona edo kolektibo interesgarriak identifikatuko dira.
Tailerrak honako helburuak ditu:
- Auzotik Galdakao eta horren faseak aurkeztea eta parte-hartzaileak bertan kokatzea.
- Prozesurako funtsezkoak diren taldeak eta eragileak identifikatzea eta sailkatzea.
- Lurraldean komunikatzeko eta parte hartzeko espazioak eta kanalak identifikatzea.
- Parte-hartzaileen proposamenak jasotzea eta 0 eta 1 faseak garatzeko gako batzuk aurkitzea
Bertaratutako parte-hartzaileak
Bileraren kronika
Sarrera
Bilera Maite Arandia Partaidetza Arloko zinegotziaren ongietorri mezuarekin hasi da. Maitek lehen sarrera bat egin dio Auzotik Galdakao proiektuari, tokiko parte-hartze politiken bilakaeraren emaitza dela adierazteko.
Aurreko legegintzaldiaz geroztik, gobernu-taldearentzat parte-hartzea da bere politikaren ardatz nagusietako bat, eta lehen urtetik jarri ziren abian aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak. Lau edizioren ondoren, zenbait irakaspen atera dira. Besteak beste, beharrezkoa dela horrelako prozesuak auzoetara hurbiltzea eta emaitzek lurralde-orekaren alde egitea. Galdakao oso herri zabala da, eta auzo oso ezberdinak ditu.
Gobernu taldeak proiektu hau martxan jartzea erabaki du. Honako erabaki hauek ere hartu dira:
- Galdakao 6 eremutan banatzea.
- Eremu bakoitzari aurrekontu bat esleitzea, bere beharren arabera.
- Nerabeen parte-hartzea ere bultzatzea.
- Proiektua eremu guztietan aldi berean ezartzea, 1. eta 2. eremuetako esperientzia pilotuak izan ezik, horiek apur bat aurretik doazelako.
Saioaren azalpena
Parte-hartze teknikariak hitza hartu du, eta, lehenik eta behin, hizkuntza kontuk planteatu ditu. Pertsona guztiek euskara ulertzen ez dutenez, bakoitzak zein hizkuntzatan parte hartu nahi duen aukeratzea proposatzen du, eta norbaitek argibideren bat behar badu, naturaltasun osoz eska dezala.
Azaldu du saioak hainbat atal izango dituela, eta aurkezpen-errondarekin. Bestalde, galdetu da nork ez duen jaso informazioa postontzian. Antza, informazioa postontzietara heldu da.
Proiektuaren azalpenari ekin aurretik, unaik, teknikariak, adierazi du parte-hartzea konplexua dela eta, batzuetan, joan-etorriko prozesu nekatuak eskatzen dituela, baina ezagutza teknikoaren eta herritarren ezagutzaren arteko lotura lortzen denean, emaitzak oso onak izaten direla.
Teknikariak Auzotik Galdakao proiektua eta bere faseak azaldu ditu:
- Eremuka lan egitearen ideiak auzoen errealitatea politika publikoetara hurbiltzea du helburu. 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan emaitza onak eman dituen planteamendua da.
- Galdakao zonifikatu da eta bi eremu hautatu dira proiektuarekin esperimentatzeko. Erabaki horiek herritarrekin batera hartu dira hainbat lan-saiotan.
- Fasekako prozesu bat diseinatu da: 0 fasea (diseinu partekatua), 1 fasea (diagnostikoa), 2 fasea (plana egitea) eta 3 fasea (gauzatzea eta jarraipena).
- 0 fasean, lurraldeko funtsezko eragileak inplikatu nahi dira, maila desberdinetan.
- Prozesu honetako mugarri garrantzitsuenetako bat da 0 fasearen amaieran (udazkenean) Lurralde Kontseilua sortzea, udal eta herritarren ordezkaritza-organo gisa.
- Hori guztia parte hartzeko ordenantzaren proiektuarekin lotuta dago, eta laster jakinaraziko zaie herritarrei, dokumentuari ekarpenak egin diezazkioten.
Talde Eragilearen eta Lurralde Kontseiluaren arteko desberdintasunak argitzeko eskatu da. Talde eragilearen zeregina prozesuan laguntzea dela azaldu da, eta Kontseilua proiektuaren jarraipenaz arduratzea, beste eginkizun batzuez gain. Behin kontseilua eratuta (udazkenean), talde eragileak desagertzeko joera izango du.
Kontseiluaren osaeraz ere hitz egin da. Alde betatik, instituzioaren ordezkaritza izango da (gobernu-taldeko lehendakaritza, osoko bilkuran ordezkaritza duen talde politiko bakoitzeko zinegotzi bat eta udal-teknikariak) eta, bestetik, herritarrek (norbanakoak eta lurraldean jarduten duten eragileak) osatuko dutela argitu da. Alderdi bakoitzaren proportzioa ordenantzan jasota dago.
Gai horiek argitu ondoren, saioaren bigarren zatiari heldu zaio:
Taldearen lana
Taldeari honako zeregin hauek egiteko eskatzen zaio:
- Funtsezko eragileak identifikatzea (pertsonak, erakundeak, gizarte-ehuna...).
- Inplikazio-mailak esleitzea, hiru maila ezarriz: handia (talde eragilea), ertaina (auzoko kontseilua) eta txikia (foroak, laguntza puntualak...).
- Lurraldeko informazio eta partaidetza kanal eta gune nagusiak biltzea.
Asmoa da identifikatutako eragileak proiektuan parte hartzera gonbidatzea, maila guztietan. Inplikazio-mailak identifikatutako eragileentzako proposamenak dira, eta onartu ahal izango dituzte edo ez.
Lanaren emaitza honako hau da:
GIZARTE ERAGILEAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: Ganguren MT, Gandasegiko guraso elkartea, Tximelarre Bekoako auzokideen elkartea, Izarra pertsona nagusien elkartea, Peña Santa Cruz, Desgaitasuna duten pertsonen elkarteak, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea, Gu Dendari.
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- INPLIKAZIO BAXUA:
PERTSONAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: lau pertsona aipatu dira.
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- INPLIKAZIO BAXUA:
ERAGILE INSTITUZIONALAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: Plazakoetxeko Eguneko Zentroa.
- INPLIKAZIO ERTAINA: Gandasegi eskola, Galdakaoko Gizarte Zerbitzuak, Eguzkibegi ikastola, Osakidetza (Psikiatria zerbitzua)
- INPLIKAZIO BAXUA:
EKONOMIA ERAGILEAK:
- INPLIKAZIO ALTUA:
- INPLIKAZIO ERTAINA: Constructora Atlas.
- INPLIKAZIO BAXUA: eremuko tabernak: Busquets, Eklipse (Igor), Topa, Ganbara, On Café, Kontxi taberna, Antonio taberna, Gildatxo), dendak, Tximelarreko ingelera akademia.
Bestalde, zonan komunikazio-kanal hauek jasotzen dira:
- Parte-hartze plataforma.
- Bandoak, Tximelarren izan ezik.
- Herriko komunikabideak: Binke, Crónicas, Geuria…
- Watxap taldeak.
- Buzoneoa.
- Sare sozialak (Galdakao opina, Galdakao sin filtro…)
- Gu Dendari elkarearen komunikabideak.
- Mozoilo irratia.
Azkenik, hurrengo bilera leku berean egitea erabaki da, astelehen batean, 18:30ean.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...