Auzotik Galdakao. 5 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane.
2. tailerra. 5 eremua
Galdakaoko Udala (Parte-hartze eta Gardentasun teknikaria), Binbiziaren aurkako elkartea eta hainbat auzokide / Ayuntamiento de Galdakao (técnico de Participación y Transparencia), Asociación contra el Cáncer y vecinos y vecinas de la zona.
♀️ 4 / ♂️ 2
Haurren zaintza zerbitzua
10 urtetik beherako haurrak zaintzeko zerbitzuaBehar bereziak dituzten partaideentzako zerbitzua
Zeinu-hizkuntza itzulpen zerbitzua, maila kognitiboko aniztasun funtzionala dutenentzako laguntza, etab.Bigarren tailer honetan proiektuaren plangintza xehetasunez azalduko dugu. Bereziki, 1. fasea (diagnostiko partekatua) azalduko dugu.
Halaber, proiektua oztopatu edo lagundu dezaketen elementuen inguruan lan egingo dugu.
Bileraren kronika
BILKURAREN AURKEZPENA.
Bileraren helburuak aurkeztu dira: aurreko saiora joan ez zirenentzat prozesua berriro azaltzea, 1. fasea xehetasunez azaltzea eta proiektua geldiarazi edo lagundu dezaketen elementuen inguruan lan egitea.
PROIEKTUA AURKEZTEA.
Aurkezpen-txandaren ondoren, proiektuaren azalpenari ekin zaio. Azaldu da Auzotik Galdakao proiektuak Galdakaoko auzoen garapen orekatua bilatzen duela, eta horretarako, lehen urrats gisa, udalerria zonifikatu da. Sei eremu definitu dira. Horietako bakoitzean 4 fase dituen proiektu bat jarriko da abian.
- 0 fasea. Prozesuaren definizioa eta diseinua. Udalak proiektu bat prestatu du eta auzotarrekin eztabaidatu nahi du, auzo bakoitzaren errealitatera hobeto egokitzeko.
- 1.fasea. Parte-hartze bidezko azterketa estrategikoa. Eremu bakoitzaren errealitatea aztertuko da, haren beharrak identifikatzeko.
- 2.fasea. Estrategia formulatzea. Behar horietan oinarrituta, auzoak hobetzeko bidean aurrera egiteko 4 urterako jarduketak bilduko dituen proiektua prestatuko da.
- 3. fasea. Estrategia abian jartzea. Jarduerak datozen 4 urteetan jarriko dira abian.
Proiektu hau martxan dago bi eremutan (1. eta 2. eremuak) esperientzia piloto moduan.
Aurkezpenaren bigarren zatian xehetasun handiagoz azaldu da proiektuaren 1. fasea. Urritik martxora bitartean informazioa bilduko da eremuaren diagnostikoa egiteko. Jarduera hauek egingo dira:
- Biztanleei egindako inkesta (teknika kuantitatiboa). Azaroa eta abendua bitartean egingo da.
- Eztabaida-taldeak (teknika kualitatiboa). Azaroan egingo dira.
- Tailer irekiak. Jarduera parte-hartzailea, nahi duten pertsona guztiek auzoei buruzko ikuspegia eman dezaten. Abenduan egingo dira.
- Deriba. Auzoetan barrena gidatutako ibilbide bat da, leku jakin batzuetan geldituz, arazo eta behar desberdinei buruz hitz egin ahal izateko. Urtarrilean egingo da. Deriba bat, agian, eremu osoa zeharkatzeko nahikoa ez izatea planteatzen da, haren tamaina dela eta.
Halaber, azaldu da 1. fasearen hasieran Lurralde Kontseilua sortuko dela. Partaidetza-organo hori Udalak (arduradun politikoak eta teknikoak) eta herritarrek (kontseiluko kide izateko interesa duten pertsonak eta erakundeak) osatuko dute. Kontseiluaren eginkizunetako bat izango da estrategian jasotako jardueren jarraipena egitea. 2024ko azaroan sortzea aurreikusi da.
PROIEKTUA LAGUNDU EDO OZTOPATU DEZAKETEN ELEMENTUEN INGURUKO HAUSNARKETA.
Proiektuari lagun diezaioketen alderdien inguruan hausnartzeko eskatu zaio taldeari, bai eta proiektua geldiarazi edo zaildu dezaketenen inguruan ere. Ideia hauek sortu dira.
Printzipioz, nahiko ados daude denak udalaren arreta egokia duen eremua dela eta ez duela behar handirik erantzunik gabe. "Detaile batzuk" aipatzen dira, Galdakaoko beste auzo batzuen egoerarekin alderatu ezin direnak.
Berez positiboa den hori oztopo izan daiteke proiektuarentzat, auzokideak proiektuaren inguruan mobilizatzea eragotzi dezakeen heinean.
Diagnostikoa egiteko garaian talde teknikoak oso fin jokatu behar duela adierazi da. Izan ere, oso agerikoak ez diren beharrak azaleratzen saiatu beharko duelako.
Eremuaren premiei dagokienez, Zabalganeko irisgarritasunarekin, Berezikoetxen hautemandako segurtasun ezarekin (jende gutxi ibiltzen den auzoa da) edo jaietan barrakak jartzeak eragindako arazoekin lotutako gaiak nabarmentzen dira.
Azkenik, hurrengo bilerarako deia egin zaie bertaratuei. Uda ostean, diagnostikoarekin lotutako kontuak landuko dira, eta diagnostikoa egiteaz arduratuko den talde teknikoa ere bertan izango da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...