Auzotik Galdakao. 4 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Bengoetxe, Troka, Ergoien, Zuhatzu eta Upomendi.
Bengoetxe, Troka, Ergoien, Zuhatzu eta Upomendi auzoetako beharren diagnostikoa egiten ari gara. Horretarako, besteak beste, bi jarduera antolatuko ditugu auzokideentzat irekita. Horietakoren batean, edo bietan, parte hartu nahi baduzu, beheko formularioa bete behar duzu.
Lantegia: azaroaren 13an, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara, auzokide guztiei irekita egongo den tailer bat antolatuko da. Bengoetxeko nagusien lokalean egingo da.
Deriba: azaroaren 30ean, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, ibilaldi gidatu bat antolatuko da auzoetan zehar, toki adierazgarrietan gelditu eta diagnostikoan jaso beharreko alderdiak bistaratuko dira. Maximo Moreno parketik abiatuko gara goizeko 11:00etan.
Izena emateko txantiloia
Jarduera hauek hobeto antolatzeko, mesedez, bete ondorengo formularioa.