Auzotik Galdakao. 4 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Bengoetxe, Troka, Ergoien, Zuhatzu eta Upomendi.
1. tailerra. 4 eremua
Parte-hartze teknikaria / Parte-hartze zinegotzia / 4 eremuko auzokideak / Bengoetxeko auzokide elkartea / Arkotxako auzokide elkartea
Técnico de Participación del Ayuntamiento de Galdakao / Concejala de Participación de Galdakao / Vecinos y vecinas de los barrios de la zona 4 / Asociación de vecinos y vecinas de Bengoetxe / Asociación de vecinos y vecinas de Arkotxa
♂️ 5
♀️ 8
Haurren zaintza zerbitzua
10 urtetik beherako haurrak zaintzeko zerbitzuaBehar bereziak dituzten partaideentzako zerbitzua
Zeinu-hizkuntza itzulpen zerbitzua, maila kognitiboko aniztasun funtzionala dutenentzako laguntza, etab.Tailer honetan prozesua azaldu eta pertsona edo kolektibo interesgarriak identifikatuko dira.
Tailerrak honako helburuak ditu:
- Auzotik Galdakao eta horren faseak aurkeztea eta parte-hartzaileak bertan kokatzea.
- Prozesurako funtsezkoak diren taldeak eta eragileak identifikatzea eta sailkatzea.
- Lurraldean komunikatzeko eta parte hartzeko espazioak eta kanalak identifikatzea.
- Parte-hartzaileen proposamenak jasotzea eta 0 eta 1 faseak garatzeko gako batzuk aurkitzea
Bertaratutako parte-hartzaileak
Bileraren kronika
Sarrera
Bilera Maite Arandia Partaidetza Arloko zinegotziaren ongietorri mezuarekin hasi da. Maitek lehen sarrera bat egin dio Auzotik Galdakao proiektuari, tokiko parte-hartze politiken bilakaeraren emaitza dela adierazteko.
Aurreko legegintzaldiaz geroztik, gobernu-taldearentzat parte-hartzea da bere politikaren ardatz nagusietako bat, eta lehen urtetik jarri ziren abian aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak. Lau edizioren ondoren, zenbait irakaspen atera dira. Besteak beste, beharrezkoa dela horrelako prozesuak auzoetara hurbiltzea eta emaitzek lurralde-orekaren alde egitea. Galdakao oso herri zabala da, eta auzo oso ezberdinak ditu.
Saioaren azalpena
Parte-hartze teknikariak hitza hartu du, eta, lehenik eta behin, hizkuntza kontuk planteatu ditu. Pertsona guztiek euskara ulertzen ez dutenez, bakoitzak zein hizkuntzatan parte hartu nahi duen aukeratzea proposatzen du, eta norbaitek argibideren bat behar badu, naturaltasun osoz eska dezala.
Azaldu du saioak hainbat atal izango dituela, eta aurkezpen-errondarekin. Bestalde, galdetu da nork ez duen jaso informazioa postontzian. Pertsona batzuek erantzun dute ezetz (Arkotxa eta Zuhatzaurre).
Proiektuaren azalpenari ekin aurretik, unaik, teknikariak, adierazi du parte-hartzea konplexua dela eta, batzuetan, joan-etorriko prozesu nekatuak eskatzen dituela, baina ezagutza teknikoaren eta herritarren ezagutzaren arteko lotura lortzen denean, emaitzak oso onak izaten direla.
Teknikariak Auzotik Galdakao proiektua eta bere faseak azaldu ditu:
- Eremuka lan egitearen ideiak auzoen errealitatea politika publikoetara hurbiltzea du helburu. 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan emaitza onak eman dituen planteamendua da.
- Galdakao zonifikatu da eta bi eremu hautatu dira proiektuarekin esperimentatzeko. Erabaki horiek herritarrekin batera hartu dira hainbat lan-saiotan.
- Fasekako prozesu bat diseinatu da: 0 fasea (diseinu partekatua), 1 fasea (diagnostikoa), 2 fasea (plana egitea) eta 3 fasea (gauzatzea eta jarraipena).
- 0 fasean, lurraldeko funtsezko eragileak inplikatu nahi dira, maila desberdinetan.
- Prozesu honetako mugarri garrantzitsuenetako bat da 0 fasearen amaieran (udazkenean) Lurralde Kontseilua sortzea, udal eta herritarren ordezkaritza-organo gisa.
- Hori guztia parte hartzeko ordenantzaren proiektuarekin lotuta dago, eta laster jakinaraziko zaie herritarrei, dokumentuari ekarpenak egin diezazkioten.
Lanari ekin aurretikk eztabaida sortu da zonifikazioaren mugen inguruan. Mahai gainean jarri da Sixta Barrenetxeako 9, 19 eta 23 zenbakien ondoan eraikitako etxea Bengoetxekoa dela. Erabateko adostasuna dago eta, beraz, hau zuzenduko da.
Taldearen lana
Taldeari honako zeregin hauek egiteko eskatzen zaio:
- Funtsezko eragileak identifikatzea (pertsonak, erakundeak, gizarte-ehuna...).
- Inplikazio-mailak esleitzea, hiru maila ezarriz: handia (talde eragilea), ertaina (auzoko kontseilua) eta txikia (foroak, laguntza puntualak...).
- Lurraldeko informazio eta partaidetza kanal eta gune nagusiak biltzea.
Asmoa da identifikatutako eragileak proiektuan parte hartzera gonbidatzea, maila guztietan. Inplikazio-mailak identifikatutako eragileentzako proposamenak dira, eta onartu ahal izango dituzte edo ez.
Lanaren emaitza honako hau da:
GIZARTE ERAGILEAK:
INPLIKAZIO ALTUA: Bengoetxeko Jai Batzordea, Bengoetxeko auzokideen elkartea, Santa Barbarako Komunitatea.
INPLIKAZIO ERTAINA: Petanka taldea (Zuhatzu), Tenis taldea (Zuhatzu), Futbol Taldea (Zuhatzu)
INPLIKAZIO BAXUA: Bengoetxeko abesbatza, Zuhatzuko Jai Batzordea, Danok Aurrera pertsona nagusien elkartea.
PERTSONAK:
INPLIKAZIO ALTUA: bi pertsona aipatu dira.
INPLIKAZIO ERTAINA:
INPLIKAZIO BAXUA: Dorina. Supermerkatua.
ERAGILE INSTITUZIONALAK:
INPLIKAZIO ALTUA: Bengoetxeko institutoa.
INPLIKAZIO ERTAINA: Bengoetxeko ludoteka, Hostalaritza eskola.
INPLIKAZIO BAXUA: Zuhatzuko nagusien egoitzak, Zuhatzuko tren geltokia, eliza.
EKONOMIA ERAGILEAK:
INPLIKAZIO ALTUA:
INPLIKAZIO ERTAINA:.
INPLIKAZIO BAXUA: Alimentación Barroso, Aliciaren Farmazia, Zuhatzuko "A la brasa" taberna, Arrien taberna, Geltoki taberna, Coca Cola, Gruas Galdakao.
Bestalde, zonan komunikazio-kanal hauek jasotzen dira:
- “Benetako” buzoneoa. Jendea kexu da ez delako leku guztietara iristen.
- Bandoak.
- Watxap bidezko informazioa.
- Kartelak: auzokideen elkarteen lokaletan, Denok Aurrera elkartearen lokalean, Supermerkatuan ea farmazian.
- Informazio mahaiak, Maximo Morenon edo geltokian.
Azkenik, hurrengo bilera leku berean egitea erabaki da, asteazken batean, 18:30ean.
♂️ 4
♀️ 8
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...