Auzotik Galdakao. 2 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
Joan den maiatzaren 2an sortu zen Galdakaoko 2. eremuko Lurralde Kontseilua. Kontseilua profil desberdineko 15 pertsonak osatuko dute: Galdakaoko Udala ordezkatzen duten pertsonak (gobernu- eta oposizio-taldea eta Parte-hartze Arloko arduradun teknikoa), haien izenean parte hartzen duten bizilagunak, eremuko gizarte-erakundeak eta udalaz gaindiko eragileak.
Lehenengo saioan, Kontseiluaren funtzionamendu-araudia landu da, eta Auzotik Galdakao proiektuaren garapenarekin lotutako hurrengo urratsak azaldu dira.
Hemen kontsulta dezakezu Kontseiluaren jarduera.
Urtarrilaren 15ean eta 21ean bi jarduera parte-hartzaile garrantzitsu egin ziren Auzotik Galdakao proiektuaren barruan, 2 eremuan, Zuatzaurre, Urreta, Urtebieta eta Tximelarre Goikoa auzoak barne. Tailerra eta deriba dira. Urtarrilaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, 13 lagun inguru hurbildu ziren Urreta 2ra, eta auzoen beharrak, indarguneak eta horiei erantzuteko proposamenak identifikatzeko lan kolektiboa egin genuen bertan.
Ondoren, urtarrilaren 21ean, igandea, 11:00etatik 13:30era, auzoetan zehar ibilaldi bat egin genuen auzoetako arazo batzuk bertatik bertara ikusteko. Egun eguzkitsuak lagu...
Irakurri gehiago
Aste honetan, informazioa galdetegi bidez biltzeko lanari ekin zaio 1. eta 2. eremuetan. Azaroaren 20ko astean, inkestatzaile talde batek etxez etxe inkestak egingo dizkio lagin adierazgarri bati. Era berean, prozesu osoari buruzko informazio-liburuxka bat sartuko da auzoko etxeetako postontzietan, auzokideek egiten ari den guztiaren berri izan, informazioa biltzeko lana erraztu eta proiektuan beste modu batzuetan parte har dezaten.
Oporren etenaldiaren ondoren, irailean zehar Parte-hartze eta Gardentasun Arloa lanean aritu da talde eragileari eta arloari berari 2. eremuko diagnostikoaren lanak egiten eta plana idazten lagunduko duen talde teknikoa osatzeko.
Diagnostikoari dagokionez, Begirune Fundazioa kontratatu da, gizarte-ikerketan eskarmentu handia duen erakundea.
Prozesua dinamizatzeko, aldiz, Nommad Sdad. Cooperativa de Iniciativa Social-en laguntza izango dugu bide-lagun. Honek ezagutza praktiko handia du parte-hartze prozesuen esparruan.
Une honetan, taldea diagnostikoarekin lotutako zereginei ekiteko beharrezkoa de...
Irakurri gehiago