Auzotik Galdakao. 2 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
3. tailerra. 2 eremua
Tximelarre eta Urtebietako auzkide elkartea / Asociaciones vecinales de Tximelarre y Urtebieta
Urretako AMPA / AMPA de Urreta
♿ Igogailua dago
Hau udako oporren aurreko azken tailerra izan da. Bertan parte-hartze ordenantza proiektua azaldu da eta auzoetako planaren lanaren barruan eman beharreko hurrengo pausoen berri eman.
Azalpenen ondoren, espazio informalagoa sortu da, eta pikatzeko zerbait izan dugu.
Bileraren kronika
PARTE HARTZEKO ORDENANTZAREN ZIRRIBORROAREN AURKEZPENA
Dokumentua azaldu eta hura egiteko jarraitutako prozesua azaldu da. Auzotarrek eta udaleko arduradun tekniko eta politikoek parte hartu dute prozesu horretan. Azaldu dutenez, herritarren parte-hartzeari (politika publikoetan eragiteko partaidetza) eta parte-hartze komunitarioari (komunitatean bertan eragiteko partaidetza) esparru egonkor bat eman nahi zaie.
Bereziki azpimarratzen dira herritarren eskubideen atala, parte-hartze prozesu eta organoen atala eta herritarren ekimenen atala. Herritarren ekimenak izapidetzeko behar diren sinaduren ehunekoak ezartzean inkoherentziatzat hartzen denaren inguruan eztabaida sortzen da. Parte-hartze Arloak atal hori berrikusten ari dela dio.
HURRENGO URRATSAK
Une horretatik aurrera, urrats hauek eman nahi dira:
- Uztaila-iraila: ordenantzaren hasierako onarpena.
- Iraila-urria: Auzo Kontseiluaren sorrera eta auzoaren diagnostikoaren hasiera
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...