Auzotik Galdakao. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
3. tailerra. 1 eremua
Gadakaoko Udala (Parte-hartzea eta Gizarte Zerbitzuak-EISE) / Ayuntamiento de Galdakao (Participaci贸n y Servicios Sociales-EISE)
Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzokideen elkartea / Asociaci贸n de vecinos y vecinas de Aperribai, Olabarrieta y Txistulanda
Olabarrietako auzokideen elkartea / Asociaci贸n de vecinos y vecinas de Olabarrieta
Sdad. Recreativa de Olabarrieta
Olabarrietako Adinekoen elkartea / Asociaci贸n de personas mayores de Olabarrieta
Hainbat auzokide
Hau izan da udako oporren aurreko azken tailerra. Bertan parte-hartze ordenantza proiektua azaldu da eta auzoetako planaren lanaren barruan eman beharreko hurrengo pausoen berri eman.
Azalpenen ondoren, espazio informalagoa sortu da, eta pikatzeko zerbait izan dugu.
Bileraren kronika
PARTE HARTZEKO ORDENANTZAREN ZIRRIBORROAREN AURKEZPENA
Dokumentua azaldu eta hura egiteko jarraitutako prozesua azaldu da. Auzotarrek eta udaleko arduradun tekniko eta politikoek parte hartu dute prozesu horretan. Azaldu dutenez, herritarren parte-hartzeari (politika publikoetan eragiteko partaidetza) eta parte-hartze komunitarioari (komunitatean bertan eragiteko partaidetza) esparru egonkor bat eman nahi zaie.
Bereziki azpimarratzen dira herritarren eskubideen atala, parte-hartze prozesu eta organoen atala eta herritarren ekimenen atala. Herritarren ekimenak izapidetzeko behar diren sinaduren ehunekoak ezartzean inkoherentziatzat hartzen denaren inguruan eztabaida sortzen da. Parte-hartze Arloak hura berrikusteko konpromisoa hartu du.
HURRENGO URRATSAK
Une horretatik aurrera, urrats hauek eman nahi dira:
- Uztaila-iraila: ordenantzaren hasierako onarpena.
- Iraila-urria: Auzo Kontseiluaren sorrera eta auzoaren diagnostikoaren hasiera
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...