2022ko aurrekontu parte-hartzaileak
2022ko aurrekontuetako milioi 1 euro zertara bideratuko den erabakitzeko abian jarri den parte-hartze prozesua
Parte-hartze fasea amaitu da. Orain aukeratutako proiektuaren gauzatze mailaren jarraipena egin ahal duzu
About this process
Aurrekontu parte-hartzaileak demokrazia parte-hartzaile, zuzeneko eta deliberatzailerako tresna dira eta, horren bidez, herritarrek udal-politikak diseinatzen, erabakitzen, gauzatzen eta beraien jarraipena egiten parte hartzeko eskubidea dute.
Galdakoztarrei ahotsa eman nahian, hirugarren urtez ireki da eztabaidatzeko eta erabakitzeko prozesua herritarrek lehenesten dituzten beharrizanen inguruan.
Aurreko bi urteetan ehunka proposamen jaso dira. Horietatik asko eta asko gauzaturik edo gauzatze bidean dira. Proiektu hauen egoera ezautu nahi baduzu atal honetan sartu.
Aurten, parte-hartzean sakontzeko erronka jarri nahi izan dugu eta, horretarako, proposamenen xehetasunetan gehiago sartuko gara. Oraingoan, beraz, horien inguruan eztabaida zabaldu nahi dugu proposamenei mami gehiago emateko. Gure herritarren jakintza eta eskarmentua aprobetxatu nahi ditugu proposamenak aberastu eta hobetu ditzaketen ideiak emateko.
Horretarako, 2020 eta 2021ko fase teknikoan baztertutako 618 proposamenen zerrendatik 87 aukeratu dira hainbat irizpideren arabera, besteak beste, exejuziorako 200.00 €tik gorako aurrekotua behar zutenak.
87 proposamen horietatik 25 aukeratu dira.
Horretarako, maiatzaren hasieran prozesuaren Talde Eragilea sortu zen, hau da, herritarrek eta udal ordezkariek osatutako taldea. Horrek hainbat aste eman zituen lanean aurreko urteetako proposamenen zerrenda luzetik 25 proposamen hautatu eta gaika multzokatzeko.
- Hirigintza
- Mugikortasuna, jasangarritasuna eta ingurumena
- Kultura eta kirola
- Aisialdi hezigarria eta jasangarria
- Herritartasuna eta gizarte-kohesioa
Proposamenen zerrenda hautaketa-irizpideen inguruko eztabaida-prozesu baten eta ondorengo akordio baten emaitza izan da: auzoen arteko oreka, helburu adin-taldeak, genero-arrakalean eragina, kolektibo behartsuetan inpaktua eta premia.
Partekatu: