Orotariko laguntza
Hemen plataforma erabiltzeko orotariko laguntza aurkituko duzu
Kontua sortzeko edo errolda egiaztatzeko arazoak konpontzeko laguntza
Kontua sortzea eta errolda egiaztatzea
Proposamenak edo iruzkinak bakarrik egin nahi badituzu, nahikoa da kontu bat sortzea. Oso prozesu erraza da, eta helbide elektroniko bat eta pasahitz bat baino ez dituzu beharko. Baina egin ezazu patxadaz eta gorde datu guztiak etorkizunean arazorik ez izateko. Gainera, proposamenak babestu edo erabaki-prozesuetan bozkatu nahi baduzu, baldintza jakin batzuk betetzen dituzula egiaztatu behar duzu (16 urtetik gorakoa izan eta Galdakaon erroldatuta egon). Horretarako, "Egiaztapena" izeneko prozesua egin behar duzu. Kontua sortzen den unean bertan egin dezakezu. "Nire kontua" klikatu, gero, "Baimenak" eta "Erakundearen errolda" ataletan sartu, eta zure identifikazio-zenbakia (NAN, AIZ...) eta jaioteguna sartzen eskatuko zaizkizu. Baina botoa eman edo prozesu batean proposamenen bat babestu arte ere itxaron dezakezu. Kasu horretan, datu berdinak eskatuko dizkizu lehen aldian babestu edo bozkatu behar duzunean. Egiaztapen-prozesua behin bakarrik egiten da. Ez da beharrezkoa errepikatzea.
Pasahitza galdu dut eta ezin dut berreskuratu
Seguruenik arazoa da erregistratu zinenean ez zeniola kasurik egin kontua berresteko mezuari, eta urrats hori egin gabe erregistroa ez dagoela erabat amaituta. Bilatu mezu hori eta baieztatu kontua. Gordeta ez badaukazu, onena da "Ez dituzu jaso berresteko jarraibideak?" aukeran klikatzea eta berriro bidaliko zaizu mezua. Mezu horretan konfirmatu beharko duzu kontua.
Zure datuak sartzeko klikatu "Gogoratu" pasahitza galtzeak dakartzan arazoak ekiditeko
Ez dit uzten errolda AIZrekin egiaztatzen
AIZn sartzen duzunean, ez jarri lehen letra
Ez dit errolda egiaztatzen uzten
Egiaztatu behar da, lehenengo eta behin, erroldatuta zaudela eta erroldako datuak sartzen ari zaren datuekin bat datozela. Arazoa hori ez bada, baliteke beste kontu batekin egiaztatu izana, eta ez dizu utziko berriro egiaztatzen. Oraindik arazorik baduzu, jarri kontaktuan gurekin hemen.