2023/2024 aurrekontu parte-hartzaileak
Prozesuan parte hartzeko laguntza aurkituko duzu
- Nork egin ahal ditu proposamenak?
- Nola egin ahal ditut nire proposamenak?
- Zer da babesak jasotzeko fasea eta nola eman ahal diet nire babesa proposamenei?
- Nola egin dezaket proposamen jakin baten aldeko kanpaina?
- Noiz eta nola eman ditzaket nire botoak?
- Zalantza gehiago izanez gero, nora jo dezaket?
- Nola banatuko da aurrekontua?
- Bozkatu ondoren nola aukeratuko dira proiektuak?
- Zer da balorazio teknikoa?
Zer da balorazio teknikoa?
Proposamenak balorazio teknikora pasatuko dira.
Balorazio teknikoaren lehen zatia proposamenek baldintza tekniko guztiak betetzen dituztela egiaztatzean datza:
- Teknikoki bideragarriak izan behar dute.
- Kuantifikazioa adostutako gutxieneko eta gehieneko mugen artean kokatu behar da. Hau da, inbertsioen kasuen baztertu egingo dira gunerako aurreikusitako aurrekontuaren %35 gainditzen duten proiektuak, eta zerbitzuetarako %65 gainditzen dutenak.Halaber, baztertu egingo dira 90.000 €ko aurrekontua gainditzen duten inbertsio proposamenak.
- Ez dute indarrean dauden programen, planen, proiektuen edo hitzarmenen aurkakoak izan behar.
Bigarren zatia aurrekontuaren eta gauzatzeko epeen estimazio bat ezartzea da.
Garrantzitsua da azpimarratzea partaidetza-aurrekontuen proiektuak ez direla politikoki ebaluatzen prozesuan zehar.