2023/2024 aurrekontu parte-hartzaileak
Prozesuan parte hartzeko laguntza aurkituko duzu
- Nork egin ahal ditu proposamenak?
- Nola egin ahal ditut nire proposamenak?
- Zer da babesak jasotzeko fasea eta nola eman ahal diet nire babesa proposamenei?
- Nola egin dezaket proposamen jakin baten aldeko kanpaina?
- Noiz eta nola eman ditzaket nire botoak?
- Zalantza gehiago izanez gero, nora jo dezaket?
- Nola banatuko da aurrekontua?
- Bozkatu ondoren nola aukeratuko dira proiektuak?
- Zer da balorazio teknikoa?
Zer da babesak jasotzeko fasea eta nola eman ahal diet nire babesa proposamenei?
Babesak emateko fasea proposamenen kopurua udaleko zerbitzu teknikoek onartzeko moduko kopurura murriztea da. Kontuan izan, aurrekontu parte-hartzaileez gain, zerbitzu horiek beste zeregin batzuk dituztela.
Zure babesa emateko, "Proposamenak" atalean sartu beharko duzu, edo hurbildu babesak aurrez aurre emateko aukera emango zaizun lekuetako batera maiatzaren 2tik 17ra bitartean, eta gutxienez 3 eta gehienez 25 proposamen hautatu.
Babesak aurrez-aurre eman ahal izango dituzu honako toki hauetan: Udaletxea, ESAN bulegoan, Torrezabalen, Bengoetxeko Adinekoen Zentroan eta Aperribai zein Usansoloko liburutegietan. Toki hauetan aurkituko dituzu kutxatilak eta proposamenen zerrenda, bertan gogoko dituzun proposamenak aukeratu eta kutxatilan sartzeko. Hemen duzu zerrenda deskargatzeko bertsioa.
Inbertsioetara % 35 eta zerbitzu, jarduera eta programetara % 65 bideratuko dela kontuan hartuta, balorazio teknikoaren fasera igaroko dira gehien babestutako 3 inbertsio proposamenak eta 5 zerbitzu, jarduera eta programa proposamenak. Balorazio teknikoaren ondoren ikusten bada proposamenen kostuen batuketa ez dela iristen inbertsioetarako eta zerbitzuetarako bideratutako aurrekontuaren halako 1,5era, proposamen berriak gehituko zaizkio balorazioari, babesen urrenkerari jarraiki, zenbateko horretara iritsi arte.
Kategoria batean 8 proposamenetara iristeko behar besteko proposamenik ez balego, beste kategoriakoak hartuko dira kopuru horretara heldu are.