π Kultura ondare katalogoaren foroa
#galdakaONpartehartu Ondare katalogari buruzko parte-hartze eta gardentasun espazioa
2022/12/26. Udaleko Osoko Bilkurak ONARTU du:
LEHENEGOA.- Kultura Ondarearen katalogoa eta Babes Araudiaren hasierako onespena.
BIGARRENA.- Erabaki hau jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean iragarkiak jarriz, interesdunek erreklamazioak eta/edo iradokizunak egin ditzaten.
HIRUGARRENA.- Aurkeztutako erreklamazioak eta iradokizunak Udalbatzak ebatziko ditu, eta, aldi berean, aipatutako katalogoa behin betiko onartzea erabakiko du.
2022/04/27. Kultura katalogoa onartzeko proposamenaren inguruko kontsulta publikoa ireki da.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluaren arabera, kontsulta publikoa egin da, Galdakaoko Udalaren Kultura Ondarearen Katalogoa eta Babeserako Araudia onartu aurretik. Kontsulta hori 15 egun balioduneko epean egingo da, udal webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2021/07/30. Ondarea babesteko katalogoaren eguneraketa eta Udalerrian interesa duen Ondare Kulturala babesa zein baldintzetan oinarrituko den zehazteko zerbitzu kontratu txikiaren adjudikazioa.