🏛 Kultura ondare katalogoaren foroa
#galdakaONpartehartu Ondare katalogari buruzko parte-hartze eta gardentasun espazioa
Atal honetan Kultura Ondarearen Katalogoaren proiektuaren inguruko ohiko galdera eta erantzunak jasoko dira. Aldiro-aldiro galdera eta erantzun berriekin eguneratzen joango gara.
Bertan zure galderari erantzuna aurkitzen ez baduzu idatzi partaidetza@galdakao.net helbidera eta ahalik era erarik zehatzenean erantzuten saiatuko gara. Telegram edo Whatsap bidez ere zure zalantzak bidali ahal dizkiguzu.
PROZESUARI BURUZKO GALDERAK
Zein balio dute informazio fase honetak Udalak ematen dituen erantzunek?
Prozesu honen bidez, Udalak konpromisoa hartzen du ematen duen informazio guztia indarrean dagoen araudiarekin eta interpretazio teknikoarekin bat datorrela. In
Beharrezkoa al da galdera hauek erregistreatzea?
Ez da beharrezkoa. Espazio honen helburua informazioa zabaltzea besterik ez da.
Zeintzuk dira hurrengo urratsak eta zeintzuk dira epeak?
Udalak espedientearen tamitazioa moteldu eta informazio fase hau irekitzeko erabakia hartu du. Fase hau amaitutakoan ematzak aztertu eta bere erabakien berri emango du.
Informazio fase honen ondoren bozketa egingo da interesdunek haien iritzia eman ahal izateko?
Holako aukerak oraindik ez dira aztertu.
Gaur egungo egoeran, zeintzuk dira hasierako onarpenean jasota dauden elementuei ezartzen zaizkien murrizketak?
Hasierako onarpenak eragina izango luke baldin eta BAOean argitaratzen bada. Argitalpena eten egin da. Beraz, hasierako onarpena ez dago indarrean une honetan. Behin argitaratuz gero alegazio epea irekiko da. Osoko Bilkurak hartutako erabakiak ez dakar obren lizentziak etetea. Beraz, momentuz ez dago inolako murrizketarik.
Pasatu al a Galdakaoko Udala katalogoan sartutako auzoetatik hauen gabeziak eta bideen arazoak aztertzeko katalogoari ekin aurretik? Hala bada, zeintzuk dira arazo horiek? Zenbat auzokiderekin bildu da katalogoan sartzeak dakartzan ondorioak azaltzeko?
Katalogoa egiteko, aldez aurretik arkitekto talde bati inbentarioa aztertu eta egiteko eskatu zaio. Talde honek landa-lana egin du. Proiektu honen helburua ez zen auzoetako arazo edo gabeziak aztertzea.
KATALOGOARI BURUZKO ZALANTZA OROKORRAK
Zergatik onartu nahi da katalogoa?
“Gero bat denontzat. Un futuro compartido” Gobernu Planaren 87. neurria Ondare historikoa babesteko plangintza baten beharra jasotzen du. Katalogoa aztertzeko eta onartzeko prozesuak gure kultura-ondare materiala babestu nahi duen konpromiso politikoa betetzea du helburu.
Helburu nagusia da berriro eraispenik ez egitea, horrek dakarren galera konpontezinarekin.
Uko egin ahal diot nire etxea kultura ondaearen katalogoan sartzeari? Zein da prozesua?
Zuzenean ez. Izan ere, hori Osoko Bilkuraren erabakia da. Hori bai, dagokion momentuan alegazioak aurkeztu daitezke katalogoan ez sartzeko eskatzeko. Horiek aztertuko dira.
Zer esan nahi da katalogoaren hasierako onarpena erabaki dela?
Horrelako dokumentu bat onesteko, araudiak ezarritako izapideak jarraitu behar dira. Dokumentua egin ondoren (kasu horretan, katalogoa), Osoko Bilkurara eraman behar da, hasierako onespena erabaki dezan. Garrantzitsua da “hasierako” hitza, horrek esan nahi baitu onartu den horrek oraindik ezin duela inolako ondoriorik izan. Onartu ondoren, hurrengo urratsa akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, ondoren, 30 eguneko epea ematea da, nahi duen orok testuari alegazioak aurkeztu ahal izateko. Urrats hori (argitalpena) eten eginda dago.
Zein fasetan dago gaur egun proiektua?
Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren argitalpena eten egin da eta, beraz, alegazioak egiteko epea oraindik ez da ireki. Honen ordez, Galdakaoko Udalak interesdunek dituzten kezka eta galderak jaso eta guztu-guztiei era publiko batean erantzuteko fase bat ireki du. Fase honetako lanak otsailaren amaieran bukatuko dira.
Espediente honen izapidetzeari buruzko informazioa ikus dezaket?
Legeak aurreikusten duenez, interesdunak diren pertsona guztiek espedientea ikus dezakete . Honetarako, ESANen eskatu ala esteka honetako txatiloia bete behar da.
Noiz hasiko da alegazioak egiteko epea?
Epe hori osoko bilkuraren erabakia jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da. Jakinarazpen hori bi modutan egiten da:
- (1) batetik, osoko bilkuraren erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratuz.
- (2) bestetik, katalogoan sartutako eraikinen jabeei banakako jakinarazpena eginez.
Epea hasteko, azken jakinarazpena egiten den unea hartuko da kontuan. Hau da, adibidez, osoko bilkuraren erabakia astelehenean argitaratzen bada BAOean, baina nik, interesduna naizen aldetik, hurrengo egunean jasotzen badut jakinarazpen indibidualizatua, nire kasuan, alegazioetarako epea asteazkenean hasiko da.
Zer dira alegazioak eta nola egin ahal ditut?
Alegazioak Galdakaoko Udalari aurkeztu behar zaizkio, egoitza elektronikoaren bidez edo ESAN bulegoetan aurrez aurre. Horietan, katalogoa aldatzeko proposamenen bat justifikatzen duten argudio guztiak jaso behar dira, katalogoan elementuren bat ez sartzea ere bai.
Udalak alegazio guztiak aztertuko ditu eta, hala egin behar duela uste badu, dokumentuan beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egingo ditu eta, ondoren, Udalbatzara eramango du, behin betiko onar dadin.
Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea Udalak hasieran onetsitako dokumentua aldatu ahal duela, beti ere behin betiko onartu aurretik.
Zenbat babes maila daude eta zein ondorio ekar ditzake nire etxebizitza horietako baten barruan egoteak?
Hiru maila dira. Berezia, ertaina eta oinarrizkoa. Lehenengoa (berezia) murriztaileena da, eta aparteko balioak dituzten higiezinei aplikatzen zaie, hau da, arte edo arkitektura historikoei, eta, beraz, babes handiena dute. Bigarrena (ertaina) antzekoa da, baina elementu jakin batzuei eaten zaie balioa eta babesak ez dira hain murriztaileak. Hirugarrena (oinarrizkoa) oinarrizkoa da eta bigarren mailako elementuak zaintzen ditu.
Zehaztasun handiagoa izateko, hone hemen testu hau:
- Babes berezia. Kategoria honetan sartzen dira arkitektura, historia, arte edo kultura balio objektibo apartekoak dituzten eraikinak, beren kontserbazio-egoera edozein dela ere, haien osotasunean mantendu behar direnak, beren ezaugarri bereziak eta elementu edo zati zehatzak bereziki errespetatuz, eta funtzionalki eta monumentuz berreskuratzen saiatuz teknikaren bitarteko guztiak erabiliz.
- Babes ertaina. Kategoria honetan sartzen dira, oro har, kanpoko eta/edo barruko balioa duten eraikinak, eraikuntza ondo ulertzeko normalean banaezinak direnak. Balio arkitektoniko edo artistiko berezia duten higiezinak dira, eta beren ezaugarri objektiboak berariazko tratamenduekin kontserbatu behar dira, beren bolumen, egitura, tipologia eta ingurumen baldintzak mantendu ahal izateko, beren egitura eta hiri-funtzioagatik esleitutako erabilerarekin bateragarriak diren barruko egokitzapen-obrak egiteari kalterik egin gabe.
- Oinarrizko babesa. Kategoria honetan sartzen dira balio arkitektoniko, historiko edo artistiko nabarmenik ez duten eraikinak, udalerriaren balio historiko edo tipologiko bereizgarria dutenak eta paisaiari balioa ematen diotenak. Babesa, batez ere, eraikin horien fatxadari lotuta dago, baina hura osatzen duten beste elementu batzuetara ere heda daiteke.
Nork eta noiz erabaki dezake babes maila ertaina?
Babes maila ertaina Eusko Jaurlaritzan ondare kontuetan arduratutako saileko titularraren aginduz aitortu behar da. Eusko Jaurlaritzak ofizioz eman ahal dio hasiera espedienteari, berak nahi duelako edo beste administrazio edo pertsona fisiko zein juridiko batek eskatuta.
Gertatu ahal da gure etxebizitzek gaur oinarrizko babes maila izan arren, bihar babes maila hori ertainera igotzea?
Udalak ezin du hori egin.
Maila ertainak zein murrizketa ekarriko lituzke?
Higiezin horretan egin nahi diren esku-hartze edo lanak Udalak ez ezik Eusko Jaurlaritzak ere gainbegiratu beharko lituzke.
Ba al dago beste modurik babestu nahi diren elementuak eraistea eragozteko katalogoan sartu gabe?
Ez.
Tximelarre bezalako etxe-multzoen kasuan zer da babesten dena? Etxe bakoitza edo multzo osoa?
Biak: multzoa etxe banakako etxeek osatzen dute.
NIRE ETXEBIZITZAN IZAN DEZAKEEN ERAGINA
Zeintzuk dira katalogoan sartutako elementu baten jabea izateagatik atera ahal ditudan etekinak?
EIOZren %95eko hobaria dago Osoko Bilkurak udalerriarentzat interes edo onura berezitzat jotzen dituen eraikuntza, instalazio edo obra guztientzat. Honetarako, ikuspuntu sozialetik, kulturaletik, historiko-artistikotik eta enpleguaren edo aldi baterako ostatuaren sustapenetik hainbat baldintza eman behar dira.
Hobaria aldez aurretik edo obra egiteko baimen eskaerarekin batera eskatu behar dela eta Osoko Bilkuna onartu behar da.
Eguzki-panelak jarri ahal izango ditugu teilatuan oinarrizko maila onartzen bada?
Bai, eguzki panelak jarri ahal dira Eusko Jaurlaritzak holako instalazioetarako finkatzen dituen baldintza guztiak betetzen badi, katalogoan ego ala ez.
Obrak egin ditzakegu irisgarritasuna hobetzeko?
Baita ere, aurreko kasuan bezala.
Norbaitek eska diezadake nire jabetzako elementuren bat botatzea oinarrizko babes-mailaren barruan egoteagatik?
Obrak jabe bakoitzaren ekimenez egiten dira, esku hartu behar duenean, hau da, ofizioz ez da ezer kentzen. Norbaitek obra egin behar duenean, kontuan hartu beharko ditu katalogoko fitxa bakoitzean jasotzen elementuak, baina ofizioz ez da jardungo.
Katalogoa onartzeak ez dakar ezer eraitsi beharra.
Etxebizitza kontserbatzeko betebeharra. Babestu gabeko eraikinetarako ezarritakoez haraindiko betebeharrak dakartza?
Ez, berdinak dira. 2/2006 Legean aurreikusitakoak dira. Jabeek nahitaez egoera onean gorde behar dituzte eraikinak, eta jabeek egingo ez balute, udalak ofizioz egin lezake.
Norbait nire etxea ikuskatzera etor liteke?
Ez
Nire etxeari oinarrizko babesa ematen bazaio bisitak onartzera behartuta nago?
Ez.
Nire etxeari oinarrizko babesa ematen bazaio zein eragin izan dezake horrek egunen batean saldu nahiko banu?
Erosleak jakin behar du etxea ezin dela eraitsi.
Nola jakin dezakegun zeintzuk diren gure etxeetan babestuo diren elementuak? Katalogoan ez ditugu ikusten
Babesten dira estalkia, fatxada eta egitura. Guztietan aldaketa partzialak egin daitezke, baldin eta elementu inguratzailea eta egitura mantentzen badira.
Zer da lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea?
Ondasuna lehentasunez eskuratzeko eskubideak dira. Eskubide hau duenak ondasuna eskuratzeko aukera izango luke beste inork baino lehenago horretan interesik balu. Beti eskaintza egin den baldintzetan (salneurria, ordaintzeko era…)
Nire etxea katalogoan egoteagatik horren menpe dago?
Ez
Gure etxeetan obrak egin ahal ditugu katalogotik kanpo dauden beste etxeek egin ditzaketen baldintza berdinetan? Hala ez bada, zeintzuk dira gure murrizketa gehigarriak?
Babesten dena estalkia, fatxada eta egitura dira. Guztietan egin daitezke aldaketa partzialak, baldin eta, orkorrean, elementu inguratzaileak eta egitura mantentzen badira.
Leiho berriak egin edo daudenak aldatzeko, garageetako ateen ordez leihoak jartzeko, velux estiloko leihoak jartzeko etab., katalogotik kanpo dauden beste etxeek baino muga gehiago izango ditugu?
Ez.
Lorategiaren inguruko hesi naturalen ordez harresiak jarri ahal ditugu edo estalpeak jarri ahal ditugu inguruko etxe askok egin duten modu berean?
Hesiak bai. Gainerako lanak ez daude baimenduta eguno planeamenduaren arabera, katalogoan egon ala ez.
Zeintzuk dira obra egiteko baimenen eskaerak erantzuteko epeak?
Gaur egungo berdinak 39/2015 legearen arabera. Katalogoan egoteak ez du eraginik horretan.
Zer gertatzen da epe horretan erantzuten ez bada?
Ixiltasun negaiboa.
Udalak konpromisorik hartuko du Ondarea babesteko, adibidez, kable sarea mugitu, terminak jotako egiturako kalteak edo hezetasunen arazoa…?
Aztertzen ari da.
Izango al da hobaririk OHZn katalogoan sartutako etxebizitzen jabeentzat?
Egin daiteke eta aztertzen ari da. 4/2016 Foru Arauaren arabera “Ordenantza fiskalek zergaren kuotaren % 100erainoko hobaria arautu ahal izango dutela monumentu-multzoetan, multzo historikoetan, hiriguneetan edo kultura-espazioetan kokatutako higiezinen alde, betiere higiezinaren titularrek egitura, fatxada, estalkia edo antzeko elementuak mantentzeko betebeharra badute”.
🚧 Oharra:
Galdera-erantzunen zerrenda hau eguneratzen joango da galdera gehiago jaso ahala.
Informazio eguneratua erabaki.galdakao.eus plataforman egongo da eskuragarri.