Metroaren Foroa
#galdakaONpartehartu Metroaren 5. linearen inguruko udal foroa
Batzar honi buruz
Espazio hau Metroaren 5. linearen inguruko informazioa eta eztabaida jasotzeko egina dago
Bilboko Hiri Trenbidearen 5. linea berria Sarratu inguruan (Basauri) hasi eta Galdakaoko Ospitalean amaitzen da. Sarratu auzoari eta Galdakaoko biztanleei zerbitzua emateko diseinatu da, Bilbo Metropolitarrerako Ekialdeko norabidean zehaztutako eremura mugatutako azken udalerria baita. Horretarako, lineak bost geltoki ditu ibilbidean zehar, bat Basauriko udalerrian eta lau Galdakaon: Sarratuko intermodala (Basauri), Aperribai, Bengoetxe, Galdakao erdialdea eta Ospitalea.
Ekintzaren xedea
Galdakaoko auzokideei, gardentasunez, proiektuari buruzko informazioa ematea
Partekatu: