Metroaren Foroa
#galdakaONpartehartu Metroaren 5. linearen inguruko udal foroa
Atal honetan Metroaren 5. Linearen proiektuaren inguruko ohiko galdera eta erantzunak jasoko dira. Aldiro-aldiro galdera eta erantzun berriekin eguneratzen joango gara.
Bertan zure galderari erantzuna aurkitzen ez baduzu idatzi partaidetza@galdakao.net helbidera eta erantzuna biilatzen saiatuko gara.
LANAK
Noiz hasiko dira lanak?
Lanak 2023ko urtarrian hasiko dira
Nola eragiten die metroaren mugimenduak gainean geratzen diren etxeei?
Kilometro beteko zundaketak egin dira. Tunelaren kotaraino iristen den zulaketa, batez beste 30-40 metroko luzerakoa. Horrek bermatzen du harkaitz-estaldura nahikoa dagoela eraikinetako afekzio hori ezer ezean gera dadin. Nolanahi ere, etxebizitzak ikuskatzeko lehiaketa bat lizitatuko da laster, inguruko etxebizitza guztiak ikuskatzeko (ez soilik trazaduraren gainean geratzen direnak), obrak hasi aurretik haien egoeraren erreferentzia bat izateko. Hori notario-akta bihurtuko da, eta jabeei emango zaie, eskura izan dezaten. Hala, ezer ez gertatzea espero da, baina beharrezkoa da hasierako egoera bat finkatzea, afekzioren bat gertatuz gero abiapuntu argi bat izateko. Holakorik espero ez den arren, baliteke gertatzea. Nolanahi ere, gertatzen denean pitzadurak baino ez ohi dira.
ETSk lan horiek kontratatuko ditu. Lizitazioaren dokumentazioa argitaratzen denean, ikuskapen-lanetan zer eraikin sartzen diren jakin ahal izango da. Bizilagunek beren eraikina zerrendan sartzeko eskatu ahal izango dute, baldin eta hasierako zerrendan ez badago. Eskaera hori ETSren egoitza elektronikoaren bidez edo bulegoetan (Done Bikendi kalea, 8, 48001 Bilbo) ere egin daiteke.
Nola eragin diezaiekete obrek auzoetarako sarbideei, horiek irauten duten bitartean?
Obrak direla eta, ez da inola ere aurreikusten auzoetarako sarbideak mugatzerik. Egokitzapenak egin daitezke, hala nola, autobus-geltokiak aldi baterako lekualdatzea, pasabideak eraikitzea, etab. Horiek guztiak horrelako obretan kontuan hartu ohi diren kostuak dira. Hori guztia Udalak lagunduta egingo da, berak ezagutzen baititu hobekien bere ingurunea eta beharrak.
Metroa eraikitzeko lanek inoiz etxebizitzak eraistea ergin dute?
Ez
Inoiz kalteordainak ordaindu behar izan dira Metroa eraikitzeko lanek etxebizitzetan eragindako kalteengatik?
Bai, inoiz bai. Baina gehienetan jabeek kontratugileak edo aseguruak eragindako kalteak konpontzea nahiag izaten dute.
Galdakaoko Metroaren lanengatik etxebizitzarik eraistea edo etxebizitzak dituzten lursailak desjabetzea aurreikusita dago?
Ez
DENBORAK ETA MAIZTASUNAK
Maiztasunak Metroarenak izango dira?
Maiztasunak 3. lineako oraingo berberak izango dira, 7,5 minutu noranzko bakoitzeko, eta eskariaren arabera 5 minutura murriztu ahal izango dira.
Zenbat denbora beharko da Usansolotik Alde Zaharrera joateko?
15 minutu inguru hospitaletik.
IBILBIDEAK ETA TRANSBORDOAK
Nondik joango da ibilbidea?
Sarratu-Aperribai tarteak, 1.540 metroko luzera du, eta Etxebarriko geltokiaren ondoren Euskotrenen Matiko-Etxebarri linearen aire zabaleko desbideratze moduan sortzen da.
Metro batzuk aurrerago, Sarratuko (Basauri) geltoki intermodala eraikiko da, gainazalean, baina estalita. Geltoki hau Euskotrenen eta Metro Bilbaoren arteko trukerako terminal gisa planteatu da. Hortik aurrera, trazadura osoa lurpean egingo da. Ibaizabal ibaiaren azpitik zeharkatuko du, Nerbioi ibaiarekiko lotunearen parean. Aperribaiko geltokiak erdiko nasa izango du eta cut & cover izeneko prozeduraren bidez eraikiko da, hau da, aire zabalean induskatuko da, pantailak jarriko dira eta berriro estaliko da.
Bigarren tarteak, Aperribai-Galdakao, 2.800 metroko luzera du, eta Galdakao Erdialdean amaitzen da. Bengoetxeko geltokia ere, ostalaritza-eskolaren parean egongo dena, cut & cover sistemaren bidez induskatuko da, baina kasu honetan alboko nasak izango ditu. Ondoren, meatze-tunela eraikiko da Galdakaoko Agirre Lehendakariaren plazaraino (Plaza Gorria esaten zaiona). Bertan, haitzulo-geltokia eraikiko da, Metro Bilbao motakoa. Terminalak sartzeko bi kanoi izango ditu, bata Bernart Etxepare kalean eta bestea Euskadi eta Juan Bautista Uriarte kaleen arteko bidegurutzean.
Hirugarren tarteak, Galdakao-Ospitalea, 1.930 metroko luzera du eta tunelean egiten du aurrera Galdakao-Usansoloko Ospitaleko geltokitik aurreraxeago iritsi arte; hau ere haitzulo motakoa izango da. Terminalak zuzeneko sarbidea izango du osasun-zentrotik, igogailuen bidez.
Zuzenean iristen al da Bilbo-Zazpikaleak geltokira ala Sarratun egin behar al da transbordoa?
Zuzenean iristen da inolako transbordorik gabe.
Nola egingo da Basaurira joan ahal izateko?
Bi transbordo eginda: lehenengoa Sarratun L3tik (Euskotren) L1era Etxebarrirantz eta bigarrena Etxebarrin, L1etik L2ra Basaurira joateko.
Usansoloko geltokia lehendik dagoen Durangaldeko eta Urdaibaiko euskotren-linearekin lotu arte, nola iristen da Galdakaoko eta bere auzoetako geltokietara Durangaldetik?
Hori ez da gertatuko. Gaur egun, hiru tarte lizitatu dira, horiek baitira eraikuntza-epe luzeena dutenak (5 urte). Usansoloko konexio-tarteak 2 urte eta bi urte eta erdi arteko eraikuntza-epea izango du. Asmoa trazadura osoa aldi berean martxan jartzea da.
Galdakaotik Bilbora (Zazpikaleak geltokitik harago) ibilgailu-aldaketa egin behar da?
Bai. Eusko Jaurlaritzak Sarratuko ibiligailu-aldaketa proposatu zuenean, beste aukera batzuk aztertu ziren, baina Aperribai eta Abando artean ibilgailu-aldaketa egiteko denbora osoa baloratu zen. Aztertu dena da proposatutako irtenbidearekin aldaketa Sarratun egingo dela, eta 1. eta 2. lineatik jarraituko litzatekeela (14 minutuko bidaia). Beste aukerek, adibidez, Alde Zaharrean ibilgailu-aldaketa egiteak, denbora gehiago ematen zuten.
Zer gertatuko da Euskotrenen egungo linearekin? Salgaietako soilik izango da? Donostiako norabidean joateko, nola egingo da?
Edozein geltokitan bi norabideetan joan ahal izango da. Ermuara, Urdaibaira... joan nahi bada, kontuan izan behar da, gaur bezalaxe, zure helmugara iristeko hartu behar duzun trena itxaron beharko dela, dela Urdaibai, dela Ermua, dela Durango. Baina zuzenean joan ahal izango da Aperribai, Bengoetxe, Urdaibai, Durango eta abarretatik.
GELTOKIAK
Zer irtenbide emango zaio Sarratuko intermodalari metroaren 2. linearekin lotzeko?
Bi geltokiak paraleloki daude bata bestearen ondoan, goiko atari komun batekin konektatuta.
Zer gertatuko da Usansoloko geltokiarekin?
Informazio publikoaren emaitzen zain (alegazioak hilabete barru jasoko dira). Alegazioen erantzunarekin batera, ingurumen-organoari helaraziko zaio guztia. Horren guztiaren amaieran definituko da behin betiko proiektua. Hori esanda, gaur egungo planteamendua da Usansoloko geltokia itxi egingo dela, ideia baita horri buelta ematea eta lanzadera jartzea Usansolotik Ospitalera. Bidaia-denborak ondo ateratzen dira. Baina alegazioei eta haien erantzunei itxaron behar zaie.
METRO BILBAO-EUSKOTREN
Zergatik da operadorea Euskotren eta ez Metro Bilbao?
- Hiru arrazoi nagusirengatik:
Metro Bilbaoko trenak (500, 550 eta 600 serieak), 1.000 pertsonako gehieneko edukiera dutenak, urtean 50.000.000 bidaiari arteko trafikorako eginda daude. Euskotrenen kasuan (900 eta 950 serieak, modernoagoak), edukiera treneko 650 bidaiari ingurukoa da, eta hobeto egokitzen da linea horren gehieneko eskariaren aurreikuspenetara, urteko 20.000.000 bidaiari ingurukoa baita. - Edukiera handiago hori lortzeko, metro-trenek zabalagoak izan behar dute (2,80 m), eta, ondorioz, ezinezkoa da Ermura eta Urdaibaira bidean dauden plataforma eta tuneletatik ibiltzea. Galdakaotik eremu horietara ezin izango litzateke aurreikusitako zerbitzua eman.
- Euskotrenen trenak azkarragoak dira (90 km/h-koak 80 km/h-ren aurrean), eta, horri esker, hobekuntza nabarmenak egin ditzakete bidaiaren denboran, geltokien arteko distantzia kilometro batetik gorakoa den lekuetan.
SARBIDEAK
Usansoloko Ospitalerako zuzeneko sarbide mekanikoak (igogailuak, arrapalak, eskailera mekanikoak...) egongo dira?
Bai. Ospitaleko sarrera nagusira iristeko, edukiera handiko igogailu-bateria bat erabiliko da (20 pertsona baino gehiago igogailu bakoitzeko).
Bengoetxeko geltorkira Galdakaotik hurbilago dagoen sarreratik sartu ahal izango da?
Ez, ez dago aurreikusita txartela baliozkotzeko lekurik.
BESTE BATZUK
Ba al dago hirigintza-planik Metroa erabiltzeko eta hiriburura autoz ez jaisteko, Durangaldetik, Arratiako haranetik eta Busturialdetik datozen ibilgailuen balizko gehikuntzari aurre egiteko?
Simulazio-zenbakien arabera, Galdakaon ibilgailuz sartzea ez da komeni. ETSk alegazio bat aurkeztu dio Lemoako Udalari, Lemoako geltokiaren inguruan aparkalekua jartzeko aukera handitu dezan, Arratiako jendearentzat eraginkorragoa delako Lemoan aparkatzea N-240 zaharra hartzea baino, horrek dakartzan auto-ilara guztiekin, eta Galdakaora etortzea. Bestalde, duela gutxi aparkaleku disuasorio bat prestatu da Bedian eta beste bat dago Durangon. Aparkaleku horiek sustatu behar dira, ibilgailu-aldaketa Galdakaora iritsi aurretik egin dadin.
Zergatik esaten da Metroa helduko dela operadorea Euskotren bada?
Metro Bilbaoren 3. linearen operadorea Euskotren da, eta metroa ere bada. ETS Eusko Jaurlaritzaren azpiegituren kudeatzailea da, eta irtenbideak proiektatzen ditu bai Euskotrenentzat bai Metro Bilbaorentzat. ETSrentzat garrantzitsuena ez da operadorea. Zerbitzuaren kalitatea da garrantzitsuena. Une honetan bi kalitateak antzekoak dira. Bien erabiltzaileen artean egindako gogobetetze-inkestek ez dute ia alderik erakusten haien artean.