Metroaren Foroa
#galdakaONpartehartu Metroaren 5. linearen inguruko udal foroa
Galdakaoko Udaleko Parte-hartze eta Gardentasun arloak Metroaren 5. Lineari buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du, proiektuaren ardura duten erakundeek hori azaldu eta Galdakaoko bizilagunen zalantzak erantzun ahal izan ditzaten.
Ibilbide berriak 6,3 kilometroko luzera gehitzen dio metroaren sareari, Sarratu eta Usansoloko Ospitalearen artean, eta beste kilometro eta erdi inguruko luzera izango du Busturialdea eta Durangaldetik datorren Euskotrenen linearekiko loturan. Obraren aurrekontua, bi erakundeek % 50ean finantzatua, 360 milioi eurokoa da.