Metroaren Foroa
#galdakaONpartehartu Metroaren 5. linearen inguruko udal foroa
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak metroaren 5. linearen lehen hiru tarteak lizitatu ditu 240 milioi euroren truke
Azaroaren 3an Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, lizitaziora atera ditu metroa, Galdakaotik igarota, Usansoloko Ospitalera eramango duen 5. linearen lehen hiru tarteak. Trazadura berriaren 6,3 kilometroak eraikitzeko lanak 240 milioi eurotan zenbatetsita daude. Gainerakoa, aurrekontuko 360 eurorainokoa, oraindik esleitu barik dagoen lotura-tarteari, instalazioei (trenbidea, katenaria, seinalizazioak…) eta laguntza teknikoei dagokie. Kopuru hori % 50ean finantzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Sarratu-Aperribai tartea 91,9 milioi euroren truke atera da lizitaziora eta 48 hilabeteko egikaritze epea du. Aperribai-Galdakao segmentuak 91,3 milioi euroko kostua izango du, eta 48 hilabete eraikitzeko; Galdakao-Ospitalea tartea, berriz, 57,3 milioi euroan lizitatu da, eta gauzatzeko epea 54 hilabetekoa izango da.
Iturria: www.ets-rfv.euskadi.eus
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...