Lurraldeko Kontseilua - 2 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
Lurralde kontseilua - 2 eremua
Monika Bailón Fernandez (Auzoak), Edurne Espilla Etxebarria (EH Bildu), Koldo Goioaga Aizarna (EAJ-PNV), Victor Trimiño Vegas (Socialistas Vascos), Unai Amezaga (Parte-hartze eta Gardentasun teknikaria), Kapitxime Auzokide Elkartea (Carlos García Larrañaga), AMPA Urreta (Ana María Menéndez Martín), Urreta Eskola (Alicia García Gumucio) eta Inés Reyes Marcos, Juan Félix Gil Barroso, Esteban, Karmele Lozano Poo eta Angel Ezkurra.
♀️ 6 / ♂️ 7
Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta auzoak biltzen dituen 2 eremuko Lurralde Kontseilua eratzeko saioa.
Bileraren kronika
Bertaratutakoei ongietorria eman zaie, eta bileran jarraituko den dinamika eta gai-zerrenda azaldu dira.
Bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egin ahal izango du, eta aurrerago aldi bereko itzulpenaren bidea esploratu ahal izango da, Udalak duen ekipoa erabiliz.
Lehenik eta behin, aurkezpenak egin dira eta kontseilua sortzeko saioa Auzotik Galdakao proiektuaren testuinguruan kokatu da.
Aurkezpenak egin odoren, kontseiluaren lehen bilkura honetako zereginei heldu zaie. Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko erabakiek erregelamendua osatuko dute:
Kontseiluko kideak hautatzea:
Kontseilua bertaratuek osatzea erabaki da. Honako hauek dira:
Presidentzia:
- Titularra: Monika Bailón Fernandez.
- Ordezkoa: Edurne Espilla Etxebarria.
Idazkaritza:
- Parte-hartze Arloko teknikaria.
Talde politikoak:
EH Bildu:
- Titularra: Edurne Espilla Etxebarria.
- Ordezkoa: Maite Arandia Loroño.
EAJ-PNV:
- Titularra: Koldo Goioaga Aizarna.
- Ordezkoa: Ane Valencia Laso.
Socialistas Vascos:
- Titularra: Victor Trimiño Vegas.
- Ordezkoa: Nerea Teruelo Calvo.
Auzoak:
- Titularra: Mónica Bailón Fernández .
- Ordezkoa: Antonio González Gutierrez.
Herritarrak:
- Inés Reyes Marcos.
- Mireia Gezuraga Barrena.
- Juan Félix Gil Barroso.
- Karmele Lozano Poo.
- Angel Ezkurra.
- Imanol Cruces.
Gizarte-eragileak:
- Kapitximeko Auzokideen Elkartea (bere izenean, Carlos García Larrañaga).
- AMPA Urreta (bere izenean, Ana María Menéndez Martín).
Udalaz gaindiko erakundeak:
- Urreta Eskola (bere izenean, Alicia García Gumucio).
- EPA Galdakao (bere izenean, Ana Agirre)
Kontseiluaren konfigurazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa betetzen du, % 50 emakumeak baitira eta % 50 gizonak.
Kontseiluaren izena:
Plataformaren bidez partaidetza-prozesu bat irekitzea erabaki da, Kontseiluarentzat izen berri bat aukeratzeko. 15 eguneko epea irekiko da proposamenak jasotzeko. Epe hori amaitu ondoren, izen berria aukeratuko da Kontseiluaren bilkuran.
Saioak egiteko toki, egun eta orduak:
Bilerak beti asteazkenean izatea erabaki da, 18:00etatik 20:00etara. Bileren lekuak txandakatzea adostu da, Urreta, Urtebieta eta Tximelarre Goikoako lokaletan.
Saioen maiztasuna:
Kontseilua urtean gutxienez 3 aldiz bilduko dela erabaki da.
Saioen publizitatea:
Bilkurak publikoak izatea erabaki da, edukiera mugatuta eta aldez aurretik izena emanda. Batzorde Iraunkorrak erabakiko du, gai-zerrenda prestatzeko unean, zenbat denbora utzi ahal izango zaion Kontseiluko kide ez diren bertaratuei.
Dinamizazioa:
Saioen dinamizazioa Partaidetza eta Gardentasuneko teknikariari ematea erabaki da.
Bilkuren deialdiak:
Deialdiak e-mailez eta WhatsApp bidez bidaliko dira, eta komeni da kideek erabaki.galdakao.eus webgunean kontu bat irekitzea, Kontseiluarekin lotutako jakinarazpenak jasotzeko.
Batzorde Iraunkorra:
Batzorde Iraunkorreko herritarren hautaketa hurrengo saioan egingo da, kide batzuk ezin izan baitira etorri gaurko saiora.
Era berean, bertaratutako talde politikoek batzorde horretako kide nor izango den erabakiko dutela erabaki da, eta hori hurrengo bilkuran erabakiko da.
Kontseiluko lehendakariordea:
Kontseiluaren lehendakariordeak herritarra izan behar duela azaldu da. Erabaki hori hurrengo kontseilura atzeratzea erabaki da.
Ordezkapen-sistema:
Elkarte, erakunde edo talde politiko baten ordezkari gisa bertaratzen diren pertsonen kasuan, haien izenean beste pertsona batzuk joan ahal izatea erabaki da, pertsona horiek beti berberak izan daitezen ahaleginduz. Antolatu gabeko herritarrak, aldiz, ezin izango da ordezkatu.
Titularraren eta ordezkoaren artean komunikazioa egotea eskatu da. Ordezkoa datorrenerako gaien berri izateko.
Kide berriak:
Beste pertsona batzuk sartzeko aukera zabalik mantentzea erabaki da, eta Kontseiluak baloratuko du, une bakoitzean, kide gehiago onartzea.
Bilkura itxi aurretik, azaldu da kontseiluak ez duela izan behar udalbatzaren dinamika eta lehia politikoa errepikatzeko leku bat, eta ez dela izan behar gorabehera edo kexa zehatzak aztertzeko lekua. Bi gauzetarako badira kanalak. Adibidez, kexen eta iradokizunen kanalen funtzionamenduaren gaia ekar daiteke kontseilura.
Azkenik, Urtebietako irisgarritasun proiektuaren gaia aipatu da, eta galdetu da ea gai hori Kontseilura ekar daitekeen. Baietz erantzun da, baina kontseiluaren hurrengo bi bilerak Auzotik Galdakaora proiekturako izango direla.
Saioa itxi da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...