2023/2024 aurrekontu parte-hartzaileak
Prozesuan parte hartzeko laguntza aurkituko duzu
- Nork egin ahal ditu proposamenak?
- Nola egin ahal ditut nire proposamenak?
- Zer da babesak jasotzeko fasea eta nola eman ahal diet nire babesa proposamenei?
- Nola egin dezaket proposamen jakin baten aldeko kanpaina?
- Noiz eta nola eman ditzaket nire botoak?
- Zalantza gehiago izanez gero, nora jo dezaket?
- Nola banatuko da aurrekontua?
- Bozkatu ondoren nola aukeratuko dira proiektuak?
- Zer da balorazio teknikoa?
Nola banatuko da aurrekontua?
Aurrekontu erabilgarria esku-hartze guneen arabera banatuko da, hautatutako proposamenak lurraldean zehar modu orekatuan banatuta egotea bermatzeko.
Gune bakoitzak aurrekontu jakin bat izango du, eta eremu horretan hautatutako proiektuetarako baino ez da erabiliko.
Inbertsioetara (obrak) bideratutako gastuak ez du aurrekontu erabilgarriaren % 35 gaindituko. Gainerako % 65 zerbitzuetarako izango da. Inbertsioekin zerikusirik ez duten zerbitzu, plan edo programa berrien proposamenen kasuan, udalaren konpromisoa izango da pilotaje bat abiaraztea, ebaluatzea eta herritarrei ebaluazioaren berri ematea, eta erakundearen erabakia izango da zerbitzu horiek gastu arruntean sartzea edo ez (horrek berekin ekarriko luke 2024tik aurrerako ekitaldietako gastua).