Auzotik Galdakao. 5 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane.
3. tailerra. 5 eremua
Galdakaoko udala, Wikitoki, Hiritik At, Argizai eta eremuko zenbait auzokide / Ayuntamiento de Galakao, Wikitoki, Hiritik At, Argizai y vecinos y vecinas de la zona.
♂️ 7 / ♀️ 6
Behar bereziak dituzten partaideentzako zerbitzua
Zeinu-hizkuntza itzulpen zerbitzua, maila kognitiboko aniztasun funtzionala dutenentzako laguntza, etab.Hauek izan dira saio honen helburuak:
- Proiektuaz arduratuko den talde teknikoa aurkeztea.
- Auzoetan informazioa biltzeko erabiliko den galdetegia aurkeztu eta testeatzea.
- Deribaren ibilbidea diseinatu.
- Ondorengo faseetan erabiliko diren komunikabideak azaldu eta horien inguruan ekarpenak jasotzea.
Bileraren kronika
Sarrera eta aurkezpenak
Bilerari hasiera emateko, partaideei eskerrak eman eta aurkezpenak egin dira. Proiektuaren kudeaketa teknikoaz arduratzen den taldeko kideek bat egin dute taldearekin: Jordi eta Imanol (Wikitoki), Mikel (Hiritik At) eta Ane (Argizai).
Tximelarre Bekoako auzokiderik ez dagoela nabarmendu da.
Bilera kokatu
Auzotik Galdakao proiektuaren testuinguruan kokatzen da bilera, eta gogorarazi da talde eragilea pertsona-talde txiki bat dela, eta interesa agertu dutela prozesuarekin aktiboki lankidetzan aritzeko.
Gogorarazi da prozesuaren helburua dela eremu honetarako epe labur, ertain eta luzerako jarduketa-estrategia bat diseinatzea, eremu hori osatzen duten auzoen beharren azterketa batetik abiatuta.
Saioaren azalpenaAzaldu da lantalde teknikoko kide bakoitzak dituen zereginak azalduko dituela, eta, ondoren, bi lan zehatz egingo ditugula:
- Bizilagunei egingo zaien inkesta osatu, berrikusi eta ekarpenak egin.
- Deriban bisitatu behar diren zonako puntuak identifikatzea.
Gogoan izan behar da, halaber, proiektuaren elementu garrantzitsuetako bat lurralde-kontseilua sortzea dela. Herritarrek eta erakundeek osatutako parte hartze espazio egonkorra da. Besteak beste, estrategian jasotako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egiteaz arduratzen den organoa da.
Kontseiluaren eraketa abenduan onartuko da Udalbatzan.
Diagnostikoaren metodologia eta kronograma (Wikitoki)
Informazioa biltzeko eta aztertzeko teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliko direla azaldu da.
- Eremuari buruz dauden datuak aztertzea. Bidean dago.
- Inkesta eremuko lagin adierazgarri bati (219 inkesta). Azaroa eta abendua, formatu presentzialean eta on line.
- Inguruko bizilagunei irekitako tailerra. Azaroaren 18an.
- Talde eragile guztiak biltzen dituen tailerra (4 eremu). Abenduaren 11.
Estrategia diseinatzeko fasearen metodologia (Hiritik At).
Azaletik azaldu da estrategiaren diseinuari diagnostikoa amaitutakoan ekingo zaiola. Aurreago ekarriko da lan proposamen eta kronograma zehatza. Aurreratu da 2. Fasean lurralde kontseiluak paper garrantzitsua izango duela.
Halaber, azaldu da Hiritik At-ek deriba izeneko jarduera parte-hartzaile bat antolatuko duela, diagnostikoa osatze aldera ezagutu behar diren inguruko tokietatik ibilbide bat egitean datzana.
11-17 urteko gazteekin lan egiteko metodologia (Agizai)
Azaldu da ikerketa eta partaidetza prozesuetatik kanpo geratu ohi direla, baina beharrezkotzat jo dela haien parte-hartzea proiektuan txertatzea, parte hartzeko eskubidea eta eragiten dieten gauzei buruzko iritzia duten herritarrak direlako.
Diagnostiko-fasean eta estrategia egiteko fasean parte hartuko dutela azaldu da. Diagnostikoaren zatian inkesta betez parte hartuko dute. Horretarako, talde eragilearen laguntza behar da, eremu osoko 11 eta 17 urte bitarteko 6 gazte elkarrizketatu behar baitira. Beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen baimena izatea. Horregatik, adin horietako pertsonak ezagutzen baditu, haiekin harremanetan jartzeko eskatzen zaio taldeari, elkarrizketak errazteko.
Egin beharreko zereginak
Inkesta taldeari aurkeztu eta betetzeko eskatu zaio, ondoren, ekarpenak egiteko. Honako kontu hauek aipatu dira:
1. zeregina
Lehenengo itema (elementu soziourbanistikoak) item desbedinetan banatzea proposatu da, elementuen balorazioa banaka egin ahal izateko.
- Adierazi da P1 galderan "Ez dago" erantzun aukera sartu beharko litzatekeela, auzo horietan ez baitaude galdetzen diren zerbitzu edo baliabide asko. Erantzun da galderaren helburua ez dela zerbitzu edo baliabide horiek dauden ala ez jakitea, baizik eta inkestatutakoak gabezia hori nola baloratzen duen jakitea. Galdetzen den hori existitzen ez bada (adibidez, osasun-baliabide bat), gabezia hori nola baloratzen den erantzun beharko da. Erantzuten duten pertsonei hori azaldu behar zaiela erabaki da.
- P1eko “Ingurumen-egoera” itema hobeto ulertzeko adibideak jartzeko eskatu da.
- Erantzuteko momentuan auzoa edo eremu osoa kontuan hartu behar den zehazteko eskatu da.
- P5 eta P6 galderak desberdinak direla azaltzeko eskatu da.
2. zeregina
Prozesuari begira kontuan hartu beharreko arazo edo gabeziak eta bisitatu beharreko lekuak identifikatzeko eskatu da. Baita aukerak ematen dituzten lekuak edo proposamenak ulertzeko bisitatu beharrekoak ere.
Azkenik, leku horiek planoan markatu dira. Talde teknikoa arduratuko da deriba diseinatzeaz, emandako informazio guztia kontuan hartuta.
Bertaratutakoen inplikazio handia berriro eskertuz, lan-saioa itxi da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...