Auzotik Galdakao. 4 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Bengoetxe, Troka, Ergoien, Zuhatzu eta Upomendi.
Prozesuaren faseak
-
120/03/2024 - 30/09/2024
Prozesuaren definizioa eta diseinua.
Fase honen helburua prozesuaren definizioa eta diseinua auzo bakoitzaren errealitatera egokitzea da, abian jartzea errazteko.
Prozesuaren hasierako testuinguruaren eta egoeraren hasierako azterketa txiki bat egingo da. Gakoak ematea, bai proiektuan komunikazioa eta parte-hartzea errazteko, bai lanak hasi aurretik aurre egin beharreko zailtasunei ekiteko.
Zereginak:
- Lurraldearen azterketa orokorra.
- Funtsezko eragileak detektatzea.
- Talde Eragilea sortzea eta abiaraztea.
- Lurraldearen nortasunaren eta bilakaeraren hasierako azterketa.
- Auzoaren garapenarekin lotutako sare sozial, instituzional eta ekonomikoaren hasierako azterketa.
- Auzoko informazio eta partaidetza guneen hasierako azterketa.
- Lurraldeko Kontseilua sortzea.
-
201/10/2024 - 31/03/2025
Azterketa estrategiko partekatua
Fase honen helburua auzoaren garapen estrategikorako funtsezko alderdiak aztertzea da. Informazio osoa eta fidagarria emango duen azterketa, lurraldean indartzeko, hobetzeko eta aldatzeko prozesuetan inpaktu handiena duten joerak identifikatzerakoan kalitatezko hausnarketa egiteko.
Azterketak irauten duen bitartean, lurraldeko gizarte, erakunde eta ekonomia arloetako eragileen eta erakundeen parte-hartzea beharko da.
Talde eragilea eta Lurraldeko Kontseilua garrantzi handikoak izango dira fase osoan, prozesua bultzatuz, parte hartzeko ekintzetan lagunduz eta analisiaren jarraipena eginez.
Fasea amaitzean, beharrezkoa izango da azterketa estrategikoaren emaitzen berri ematea eta errealitate konplexu bat ulertzen laguntzea, eragileek eta erakundeek Eremuko Estrategiaren hurrengo formulazio-fasean parte har dezaten.Zereginak:
- Koordinazio eta jarraipenerako bilerak.
- Banakako eta/edo taldeko elkarrizketak funtsezko eragileekin.
- Inkestak.
- Tailerrak eta/edo talde-dinamikak.
- Dokumentue analisia.
- Prozesuaren zabalkunde eta publizitate jarduerak.
-
301/04/2025 - 30/06/2025
Eremuko estrategia formulatzea
Fase honen helburua eremuarentzako elementu estrategikoen inguruko hausnarketa eta eztabaida garatzea da, azterketa estrategikoaren emaitzetatik abiatuta. Lurraldeko gizarte, erakunde eta ekonomia sareko eragileen eta erakundeen parte-hartzea sustatzea, partaidetzamekanismoen bidez. Datozen 4 urteetan jarraitu beharreko estrategiak zehazteko akordioa erraztea. Estrategia formulatzea, eztabaidatzea eta onartzea. Herritar guztiei hori ulertzen laguntzea.
Zereginak:
- Koordinazio eta jarraipenerako bilerak.
- Tailerrak eta/edo talde-dinamikak.
- Jardunaldiak.
- Dokumentuen analisia.
- Prozesuaren zabalkunde eta publizitate jarduerak.
-
401/07/2024 - 31/12/2028
Estrategia ezartzea eta garatzea
Fase honen helburua Estrategiako ekintzak inplementatzea eta garatzea da. Estrategia dokumentu dinamiko gisa ulertzen da, eta urtero berregokitu beharko da, testuinguru aldakorrera, Udalaren martxara eta Estrategiaren beraren bilakaerara egokitu beharko baita.
Urtero, ekintza estrategiko bakoitzean zer jarduera zehatz egingo diren zehaztu beharko da, ekintza horiek planifikatuz eta horiek garatzeko behar diren baliabideak esleituz. Horrela, estrategia une bakoitzeko beharrizan, erronka eta lehentasunetara egokitu ahal izango da.
Zereginak:
- Urteko plana diseinatzea.
- Eremuko urteko plana onartzea.
- Urteko plana gauzatzea eta jarraipena egitea.
- Eremuko urteko planaren ebaluazioa.
- Urteko memoria onartzea.