Auzotik Galdakao. 2 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
Auzoen beharrak identifikatzeko tailer eta deriba
Urtarrilaren 15ean eta 21ean bi jarduera parte-hartzaile garrantzitsu egin ziren Auzotik Galdakao proiektuaren barruan, 2 eremuan, Zuatzaurre, Urreta, Urtebieta eta Tximelarre Goikoa auzoak barne. Tailerra eta deriba dira. Urtarrilaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, 13 lagun inguru hurbildu ziren Urreta 2ra, eta auzoen beharrak, indarguneak eta horiei erantzuteko proposamenak identifikatzeko lan kolektiboa egin genuen bertan.
Ondoren, urtarrilaren 21ean, igandea, 11:00etatik 13:30era, auzoetan zehar ibilaldi bat egin genuen auzoetako arazo batzuk bertatik bertara ikusteko. Egun eguzkitsuak lagunduta, beharrak eta arazoak dituzten auzoak izateak ez duela eragozten ingurune pribilegiatua dugula konturatu ginen. 15 pertsona inguru hurbildu ziren eta beren iritziak, hausnarketak eta proposamenak giro onean partekatzen eman zuten denbora. Azken errondan, denak bat etorri ziren jarduera oso positiboki baloratzean, eta bereziki, Udala auzoetara hurbiltzea.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...