Auzoko Plana. 2 eremua
#galdakaONpartehartu Tximiolarragoikoa, Urtebieta, Zugatzaurre eta Urreta auzoen garapenerako parte-hartze prozesua
2. tailerra. 2 eremua
Gadakaoko Udala (Parte-hartzea), Argizai Skaut Taldea, Tximelarreko Auzokide elkartea, Bigite Elkartea, Urretaldea Jai Batzordea eta hainbat auzokide / Ayuntamiento de Galdakao (Participación), Argizai Skaut Taldea, Asociación de vecinos y vecinas de Tximelarre, Asociación Bigite, Urretaldea Jai Batzordea y vecinos y vecinas de la zona
♿
Eremuko agente nagusiak eta haien inplikazio mailak identifikatzeko egindako lehenengo tailerraren ondoren, bigarren tailer honetan prozesuaren Talde Eragilea eratuko da.
Deituta daude:
- Martxoaren 28an egindako Auzo Planaren 1. tailerrean parte hartu zuten pertsonak.
- Tailer hartan identifikatu ziren eta parte hartzeko gonbidapen zuzena jasoko duten pertsonak eta funtsezko agenteak.
Laster jarriko da tailier honen planteamendua.
Topaketaren txostena
Hasierako aurkezpenen ondoren, gai-zerrendako puntuak jorratu dira:
Auzo-planen proiektuaren azalpena. Tailerra auzoko planen proiektuaren testuinguruan kokatu da. Auzoak multzokatzeko ideia azaldu da, eremu bakoitzeko errealitatetik hurbilago lan egin ahal izateko. 1. eremuko 2. tailerrean bezala, parte-hartze ordenantzaren gaiari heldu diogu pixka bat, badirudi eta interesa piztu duela. Azaldu denez, herritarrek parte hartzeko dituzten eskubideak betetzen direla eta politika publikoak eraginkorragoak direla bermatzeko tresna da. Azaldu da asmoa parte-hartze ordenantzaren onespena azken osoko bilkurara eramatea zela, baina ez dela eramaterik izan. Beraz, gai hau hurrengo agintaldirako utziko da, gobernu berriak hala erabakitzen badu. Oporretatik bueltan sortuko den Auzo Kontseiluaz ere hitz egin da.
Diagnostikoaren 1. fasearen azalpena. Lan-kronograma azaldu da, proposamena taldearekin adosteko. Azalpen xehatua deskarga daitekeen dokumentuan aurki daiteke. Ondo ikusi da.
Proiektua erraztu edo geldiarazi dezaketen elementuen inguruan lan egin da. Bi taldetan lan egiten dugu. Bi alderdi horien inguruan eztabaidatzeko eskatu da. Honako gai hauek atera dira:
- Proiektuaren balazta-elementuak: (1) Urreta auzoa oso zabala da, eta horrek zaildu egiten du auzokideen arteko komunikazioa; (2) Urretan ez dago lokal egokirik proiektuan zehar jende asko elkartzeko; (3) Tximelarren ez dago topalekurik, hala nola tabernak, lokalak...; (4) Urretan merkataritzak pisu handia du, baina zailtasunak daude saltokien jabeek prozesuan parte hartzeko, ordutegiak direla eta; (5) talde eragilean ez dago Zuhatzaurreren ordezkaritzarik; (6) Urtebietan lokala dago, baina ez dago argi legez eratuta ez dauden taldeek erabil dezaketen.
- Proiektuaren alde egin dezaketen elementuak: (1) Urtebieta eta Zuhatzaurre auzoetan bizilagunek elkar ezagutzen dute; (2) Urretan Jai Batzordea indartsua da; (3) Urretak inguruko gainerako auzoetarako erdigune gisa funtzionatzen du; (4) Urretak merkataritza-bizitza handia du; (5) Urretan jende asko bizi da; (6) Tximelarren lokal eta elkarte bat dago; (7) Urtebietak ahalmen handia du auzoarekin lotutako gaietarako deialdia egiteko.
Prozesu-proposamenaren inguruan ere lan egiten da. Honako elementu hauek nabarmendu dira:
- Oro har: Udalak parte hartzeko ireki duen bidea aukera ona dela nabarmendu da.
- DIAGNOSTIKOARI eta ANALISIARI dagokiEnez: (1) merkataritza prozesuan inplilatzeko zailtasuna; (2) taldean ez dago Zuhatzaurreko pertsonarik; (3) arrakala digitala prozesuaren zati digitalari dagokionez (on-line inkestak, plataforman egindako proposamenak...); (4) inkestek datuak biltzeko teknika gisa duten baliozkotasunari buruzko zalantzak.
Azkenik, uda aurretik azken saio bat egiteko aukera planteatu da, itxiera gisa. Bilkura horretan, ekainean, parte hartzeko ordenantza azal liteke, eta auzo-planen proiektuarekin zer alderditan egon daitekeen lotuta ikus liteke (adibidez, bertan arautzen da Auzoko Kontseilua). Bilera informalagoa izatea proposatzen da, baita pikatzeko zerbaitekin ere. Ondo ikusten da eta deialdia espero da. Taldeari proposatu zaio leku egoki batean pentsatzea eta proposamenak helaraztea.
Azken errondan, honako ideia hauek nabarmentzen dira: (1) auzolanak auzoak indartsuago egiten ditu; (2) auzo-planen proiektua indartsua eta berritzailea da; (3) proiektua aukera ona da; (4) proiektuak erantzukizun handia ematen dio Udalari, eta egoki erantzutera behartzen du.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...