Lurraldeko Kontseilua - 2 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
Lurralde kontseilua - 2 eremua
Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo
Nommad
♂️ 6 / ♀️ 5
Saio honetan Kontseiluak Auzotik Galdakao proiektuaren estrategiaren inguruan lan egingo du.
Gai zerrenda prestatzen ari gara. Laster argitaratuko dugu.
Bileraren kronika
Saioaren edukia azaldu da:
- Aurkezpenak.
- Kontseiluaren erregelamendua onartzea.
- Auzotik Galdakaoko estrategiaren egituraren inguruko lana.
- Hurrengo urratsak.
ERREGELAMENDUA AURKEZTEA ETA ONARTZEA.
Aurkezpenen ondoren, aurreko bilkuran egiteke geratu ziren gaiei heldu zaie, erregelamendua onartutzat emateko:
Batzorde iraunkorrean herritarrek izango dituzten ordezkarien hautaketa.
Mireia Gezuraga Barrena, Carlos García Larrañaga, Angel Ezkurra eta Karmele Lozano Poo izango direla erabaki da.
Kontseiluaren lehendakariordetza hautatzea.
Erabaki da pertsona hori Mireia Gezuraga Barrena izango dela.
Batzorde Iraunkorrean talde politikoen ordezkari gisa parte hartuko duen pertsona hautatzea.
Koldo Goioaga Aizarna izango dela erabaki dute talde politikoek.
Kontseiluaren izena aukeratzea.
Ez da proposamenik jaso. Proposamen bat jarri da mahai gainean, eta horrekin batera beste batzuk. Asmoa zen proposamenak lantuta ekartzea, eta ez denez egin erabaki da eztabaida hau atzeratzea. Platforman izenak proposatzeko aukera luzatuko da.
Erregelamendua onartutzat ematen da.
AUZOTIK GALDAKAOKO ESTRATEGIAREN EGITURAREN INGURUKO LANA.
Lehenik eta behin, azaldu da dagoeneko erabaki dela zer kopuru esleituko zaion eremuari, prozesuaren esparruan haren xedea erabaki dadin. 170.000 € izango dira.
Estrategiaren egitura adostu beharreko gai garrantzitsua dela azaldu da, proposatutako jarduera guztiak modu ordenatuan jasotzeko gai izan behar baitu. Gure gauzak gordetzeko armairu bat bezalakoa da. Modu logiko batean ordenatuta egon behar du, dena erraz aurkitzeko. Era berean, gaur adostutako egitura proposamenak jaso ondoren berrikus daitekeela eta berrikusi behar dela azaldu da.
Lantalde teknikoak proposamen bat dakar eztabaidarako. Taldean lan egin ondoren, egiturak lau maila izango dituela adostu da:
- Arlo estrategikoak (AE)
- Ildo estrategikoak (IE)
- Ekintza estrategikoak (EE)
- Ekintza operatiboak (EO)
Gaurko saioan lehenengo hirurak landuko ditugu. Laugarrena (ekintza operatiboak) jasoko diren proposamenak izango dira. Horietako asko identifikatuta eta ordenatuta ditugu, baina hori tailer irekian landuko da, udaleko teknikariekin batera.
Aurkeztutako egitura proposamenaren inguruan eztabaidatu eta holan geratu da:
AE.1. EGUNERO OPARO BIZITZEKO LEKUA.
(Kultura, Hezkuntza, Euskara, Berdintasuna, Gazteria, Adinekoak, Migrazioa, Herritarren parte-hartzea eta Gardentasuna, Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Bizikidetza, Sustapen ekonomikoa eta Enplegua, etab.)
IE1.1. Eremuan informazioa, parte-hartzea eta gizarte-kohesioa sustatzea.
EE.1.1.1. Auzoetarako komunikazio estrategia hobetzea.
EE.1.1.2. Gizarte-ehuna, boluntariotza eta gizarte-ekintza bultzatzea
EE.1.1.3. Herritarren parte-hartzea indartzea.
EE.1.1.4. Bizikidetza hobetzea.
IE1.2. Lurraldeko udal baliabideak, zerbitzuak eta programazioa hobetzea eta zabaltzea.
EE.1.2.1. Adin guztietarako kultur eta aisialdi programazioa auzoetan.
EE.1.1.2. Inguruko biztanleei gizarte-arreta emateko zerbitzuak indartzea.
IE1.3. Tokiko merkataritza bultzatzea eta auzoetan kontsumoa sustatzea.
EE.1.3.1. Ekintzailetzari laguntzea.
EE.1.3.2. Merkataritza eta auzokideen artean auzoetan kontsumitzea sustatzea.
IE1.4. Udal zerbitzuak eta baliabideak eremura hurbiltzea.
EE.1.4.1. Presentzia teknikoa eta politikoa auzoetan.
EE.1.1.2. Gorabeherak komunikatzeko, erantzuteko eta konpontzeko kanalak hobetzea.
EE.1.1.3. Hurbileko Udaltzaintza zerbitzua garatzea.
AE.2. EGUNERO OSASUNEZ BIZITZEKO LEKUA.
(Ingurumena, Jasangarritasuna, Osasuna, Kirola, etab.)
IE2.1. Auzoetako osasungarritasuna eta garbitasuna hobetzea.
EE.2.2.1. Hiri-altzariak konpondu eta berriak jartzea.
EE.2.2.2. Eremu publikoaren eta lorategien mantenimendua eta garbiketa.
EE.2.2.3. Osasunerako arriskuen azterketa eta arintze-neurriak ezartzea.
AE.3. BIZIMODU EROSOA BIZITZEKO LEKUA.
(Hirigintza eta Obrak, Mugikortasuna eta Garraioa, Etxebizitza eta Sustapen Publikoak, etab.)
IE.3.1. Inguruko auzo guztien mugikortasuna, irisgarritasuna eta lotura hobetzea.
EE.3.1.1. Garraioa eta konektibitatea hobetzea eremuaren barrura eta kanpora begira.
EE.3.1.2. Irisgarritasun integraleko neurriak inguruko auzo guztietan.
IE. 3.2. Azpiegiturak eta hiri-altzariak eta eremu publikoaren antolamendua hobetzea.
EE.3.2.1. Azpiegituretako eta espazio publikoko segurtasun-neurriak.
EE.3.2.2. Trafikoa eta aparkalekua arautzea.
EE.3.2.3. Hezetasun, urpetze eta uholdeekin lotutako arazoak aztertu eta irtenbideak bilatzea.
Egitura hori izanik, azaldu egin da ariketa teorikoa dela, eta praktikan bikoizketak izan daitezkeela eta eremuen eta lerroen arteko harreman oso estuak daudela.
Egituraren inguruko akordioaren ondoren, orain arte sortu ez diren gai batzuk agerian utzi dira, hala nola orain arte identifikatu gabeko eremuetan dauden arratoien arazoa, bide-segurtasunik ezari buruzko gaiak, ikastetxeko sarrera-irteerekin edo ikuspen gutxiko zebra-bideekin lotutakoak. Azken horri dagokionez, eremuko zebrabideen inguruneetan ezbeharren datuak aztertzeko aukera planteatu da.
HURRENGO URRATSAK.
Hurrengo urratsa maiatzaren 30erako aurreikusitako tailer ireki bat dela azaldu da, estrategiaren proposamenak lantzeko. Udal teknikarien presentzia egongo da. Lekua zehazteke dago oraindik.
Alderdi politikoetako zenbait ordezkarik tailerretara joateko interesa azaldu dute, eta hilaren 30ean bertaratzea zaila dela adierazi da, udalbatza baitago. Alderdi teknikotik erantzun da tailerrak pentsatu direla bizilagunek proposamenak udal teknikariekin batera landu ahal izateko. Irizpide teknikoa da ordezkari politikorik ez egotea, baina ez da eragotzi nahi duena bertaratu ahal izatea. Bi tailerretarako (1. eremua eta 2. eremua) irizpide bat hartzea proposatzen da, eta tailerrak ordezkaritza politikoa duten pertsonei ere irekita daudela erabakiz gero, hilaren 30ekoa aldatzea.
Azken urratsa balorazio teknikoen ondoren jarduerak lehenestea izango da. Hori Kontseiluan egingo da, uda aurreko azken bilkuran.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...